Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora hartan merinoa zen erregearen ordezkaria. Berbetan, kalakan aritzeko tokia izango zen ate ingurua, merioak egurrean katigaturiko eskribauaren agiriaz gaizki esaka jarduteko, gezurrei gezurrak eransteko besterik ez bazen ere. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.
Lizarrako merino izendatu zuen 1451n Nafarroako errege zen Jean II.a Aragoikoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.
Nafarroako mendialde guziko merino izandua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.
Azkoitian merixuak dira, merinoak alegia, Erdi Aroko atea kukuka zabaldu eta herrien antolaketa zibilaren zaindariaren ondorengoak kaleetan gora eta behera dabiltzanak oraindik ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 36. orr.