Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geografoek asmaturiko meridianoek eta paraleloek sare bat zabaltzen dute lurraren inguruan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.
Bukharako khanerria hogeita hamazazpigarren eta berrogeita batgarren paraleloen artean hedatzen da iparretik hegora, eta hirurogeita batgarren eta hirurogeita seigarren meridianoen artean ekialdetik mendebaldera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
Ia-ia meridiano berean daude Alexandria eta Rodas. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.
Washingtongo meridianoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.
Izan ere, Greenwichekoa ez baita meridiano bakarra. Berria - Kultura 2004-06-26
Sen Georgeko uhartetik hurbil, berrogeita zortzi eta erdiko alturarekin iparreko meridianoaren aldetik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 151. orr.
Tomsk dago meridiano horretan, hain zuzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.
Zehazki lurreko meridianoaren laurdenaren hamar milioirena neurtzen duela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.