Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kreatua izan zelarik ukan saindutasuna eta justizia galdu zituela Adamek bere lehen bekatuarengatik eta merezitu zuela haren gorputza eta arima mehatxatzen zituen heriotzaren gaztigua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 95. orr.
Eman didaten konfiantza hori merezitu behar dut eta, beraz, borrokan jarraitu. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Mauleko hogeitamar bat andere dendarik [...] 200 jantzi inguru moldatu dituzte eta agerraldiaren amaieran ikusleen txalo zaparrada handia merezituko dute. Berria - Kultura 2004-07-24
Konstituzioek diote lana eskubide bat dela, gaur egungo errealitateak merezitu behar dela dio. Berria - Harian 2006-01-08
Jainkoak bere ganat deitu baitu, eman diezola merezitu betiereko pausua. Herria 2004-01-15
Merezitu betiereko gozamena eman daiola jaun zerukoak. Herria 2003-06-26
Titulu hori merezitzeko lanean dihardut azken hamabi urteotan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.
Txalo gehiago merezitzen da zenbait aldiz galduz, ezenetz irabaziz. Herria 2004-12-02
Orduan, halaber, gaur egun bezala, Bozek abiadura eraginkorra txalotu zuen mutikoaren adiskidantza itsu bezain merezitua segurtatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 24. orr.
Ekain undar huntan, bere eskolako puskak uzten ditu, erretreta merezitu baten baliatzeko. Herria 2005-06-23
Laudorioka arizan baitira, laudorio merezituak dudarik gabe. Herria 2003-03-20
Biderdi izanki eta merezitua dut baitezpadako ogitarteko alimalea, nagusiak berehala prestatu didana. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Zeremonia ederra eta hunkigarria, berak merezitua zuen bezala. Herria 2002-12-05
Jainkoa bortitza izanen da enetzat, eta merezitua dut. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.
Merezituak dituzte laudorioak dudarik gabe. Herria 2002-11-14
Bai, merezituak dituzte bakantzak. Herria 2005-06-23
Makila bat eskaini diote ongi merezitua zuena. Herria 2005-06-23