Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
merezient izond merezi duena. (-en atzizkiaren eskuinean) ik merezidun 2.
Ez zegoen guztiz argi nor zen lore horren merezient, epailea edo Javierito koitadua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.
Saint-Justek zioen aski dela tronuan iraute hutsa, berehala dimititu eta monarkia bera desegin gabe, edonor izan dadin gillotinaren merezient. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.
Tentabidean egon nintzen atari inguruan barrandan gelditzeko, zer gizaseme klase ote zen jakitearren Kristinaren itxoinaldi amultsuaren merezient. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.