Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merengea egiteko erabili ziren arrautzak ere kutsatuta zeudela adierazi du Osakidetzak. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.
Limoizko merenge-pastela jan bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
-Utziko al didazu merenge glacé bat hartzen, amatxo? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.
Rocka badago sektore batzuetan, baina cumbiak, rumbak, merengeak dira nagusi. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
A zer-nolako geldotzarrak!, goazen biok merenge dantzatzera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 149. orr.
Geroxeago, Imuntzo eta Beloki Gipuzkoar trikitrilariek zenbait fandango eta merenge eskainiko dituzte, inork ez baitu lekuaren gainean geldirik egoiteko ideiarik ere izanen. Herria 2003-05-22
Gaur egun, batez ere ikus-entzuneko komunikabideak aditu eta Eibarreko jokalariak armeroak dira, Real Madrilekoak merengeak edo zuriak, Athleticekoak lehoiak, Atletico Madrilekoak koltxoneroak, Osasunakoak gorritxoak eta horrela etengabe. Berria - Kirola 2004-01-20