Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahai bat hartu eta menua arretaz irakurri zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.
Menu bera hartzen du beti: patea hasteko, confit bigarrenerako eta gazta bukatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 257. orr.
Menua hanburgerrek, patatek eta kola freskagarriek osatzen dute, neurri handi batean. Berria - Kultura 2004-09-25
Aratsean, 20 eta erdietarik landa, afaria, eguerdiko menu berarekin. Herria 2005-06-30
Sagardotegiko menua ere badute, baina guk karta eskatu dugu. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.
-Zure menua aukeratu nahi duzu? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.
Deituko dizut sukaldetik zein menu dagoen esateko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.
Goizeko bederatziak aldera tabernako sukaldera sartu eta eguerdian ematen dituzten menuak gertatzen ditu. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.
Eskoletako jangeletan menuak hobetu dituzte eta elikagai desegokiak kendu eskoletako makinetatik. Berria - Gaiak 2006-05-04
Eguneko menua hartzen dut, merkeena izaten baita. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.
Menua bizkor-bizkor irentsi, eta nire printzerri bakartira abiatzen nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.
Errainaren jatetxea txikia zelako, menu merkekoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 186. orr.
Etxeko menua da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.
Jatetxe berria ireki ditek Arrantzale kalean: menua zortzi euro eta erdian. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 53. orr.
Kanpoan, bi gazte gelditu dira menuaren aurrean, zeina kartoizko sukaldari batek ezkerreko eskuaz erakusgai duen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.
-Manuel!, menuetarako ardoa lehenbailehen! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.
Ordenagailuak bere programen menuaren eskaintza koloretsua egin zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.
Ostegunerako Zapaterok prestatu duen menua argia da, estatuaren kohesioa landu eta Espainiako erregeak eskainitako bazkariaz apaindu. Berria - Euskal Herria 2004-10-24
Telebistako menuko ikuskizunaren antzeko zerbait. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.
Andy klub horietako menuan ageri ziren emakumeetako bat zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.
Jatetxe txinatarraren menu-orriaren ondoan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 36. orr.
Menu karta luzatu zidan eta berehalaxe aukeratu nuen afaria. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.
· Andrések ez ditu begiak eskuan zeukan edari-menutik jaso. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.
Imajina dezakezun sexu menu oparoena dastagarri. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 42. orr.