Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atlantikoa berrogeitalau aldiz gurutzatu omen zuen tolosar menturazale, pilotazale eta poeta hura, antiklerikal samartzat omen zeukaten bere garaikoek. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 35. orr.
Zaldun menturazaleak bitza ezpata eta babeskia erabil; maitaleak ez beza doan egin hasperen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 94. orr.
Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean, lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Akaberan, bere begi eder menturazaleekin begira, galdegin zion: [...]. Garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 250. orr.