Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mentalitate (orobat mentalidade g.er.) 1 iz pentsaera, pentsamoldea.

Italiarrak oso diferenteak dira, gehiago maite dute bizitza, bitalistagoak dira, ez dituzte legeak sakralizatzen, mentalitate praktikoagoa dute bizitzaren aurrean. guk esaera lasa-lasa hauek ulertzeko ez ote daukagun jada mentalitate estuegia, baserriko eta naturarekiko zabalditik begira, kaletarregia, alegia.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Bainan, horiek hola, uste dut, halere, mentalitateak oraino nahiko desberdinak direla Iparraldean eta Hegoaldean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 45. orr.

Baina gaztea izateaz gainera neska nintzenez, "bizitza freskoa" irudikatzen nuen gizonezko baten mentalitatearentzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 87. orr.

Ea turkoek zer funtzio betetzen duten pastoraletan, eta ea zer pertsonifikatzen duen turko batek euskal mentalitatean...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Genero bati edo beste bati ematen zaion gora, premien ondorioa izaten da, literatur corpusean dauden hutsuneen isla, eta mentalitate-kontua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

· Pertsonaiak ez dituk oso sinesgarriak errealismo-mentalitatez irakurriz gero, baina ez duk hori liburu honen helburua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus