Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garaipena lortu arterainoko greba urrun dago oraindik baina ez ditugu hargatik menostuko garaipen partzialak. Berria - Kultura 2006-04-06
Kanpokoak, demokrazia edertzen duten herritar goratsu horiek, menostuko omen genituzke horrela jokatuz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.
Maiz, metropoliaren hizkuntzan ez mintzatzea izan da periferikoa menostearen arrazoi nagusia. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 40. orr.
Literatur itzulpenak menosten dituen baina euskara itzulpen tekniko eta burokratikoen pean itotzeko senperrak eta bi egiten ari den hizkuntzaren teknokrata bati. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.
Menostu baten inbidiarekin, alegia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.