Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamaseko politburoko buru Khaled Mashaalek «su-eten luzea» eskaini dio Israelgo Gobernuari, eta menia horren baldintzak Tel Avivekin negoziatzeko prest dago. Berria - Mundua 2006-02-04
De Tregua et Pace, Meniaz eta bakeaz, Frantziako Xarles IX.ak, hitzartu zuen hitzarmenaz, Doktor Nafarrak eman iritzia dugu hautatu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.
Zaldunen arteko meniak sakratuak dira. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.
Azken hiru urteotan ez da biktimarik izan, eta hori menia faktikoa da berez, baina behin betiko su-etena behar da bake prozesu bat ireki dadin. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Kurdistango askapen mugimenduak ia sei urtez eutsi dio alde bakarreko meniari. Berria - Mundua 2004-07-14
Aldi batez, paseoan eta solasean ibili ziren, eta bakeak eta atsedenak ekarritako meniaz gozatu zuten, eguzkiaren argitan, hiriaren goiko ibilbide haizetsuetan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.
Plazer hartu nuen ez ustezko menia edo tregua unea eskaintzen zidan lagunaren ahotsaren doinu eztia hautematean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.
Handik edo hemendik azal zekizkiokeen arerio posible eta etsai ikusezinen aurkako borroka meniarik gabean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.
Bukatu da denboragabetasunaren menia eta aurki beteko dira pisu guztiak auzotarrez. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.
Turkiarekiko menia hautsi izana ez da gerra deklarazioa; erreakzioa da. Berria - Mundua 2004-07-14
Menia eteteko eta borroka armatuari berriz ekiteko. Berria - Mundua 2004-07-14
Leher eginak, gose hamikatuak, hor jakin ginuen menia izenpetu zutela Frantziak eta Alemaniak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.
Aspaldi daukat menia izenpetua portugaldarren erregearekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.
Martxoaren 12ko bozak direla-eta, behin-behineko menia eskaini du ELNk. Berria - Mundua 2006-03-03
Talde armatuari menia emateko eskatu dio. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
ETAren su-etena baino garrantzitsuagoa da menia lortzeko alderdi politikoek nola egiten duten lan. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Kurdistango Langileen Alderdiak 1998. urtean iragarri zuen menia. Berria - Mundua 2004-05-30
Apiriletik irailera arteko menia ezarri dute beraz indarrean. Berria - Kirola 2004-04-20
Hamas eta Jihad erakundeek ez dute menia onartzen presoak askatzen ez dituzten bitartean. Berria - Harian 2005-02-09
Menia hark iraun zuen aldian. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.
Enpresari emandako menia bertan behera utzi eta mobilizazioei berriro ekitea erabaki dute sindikatuek. Berria - Ekonomia 2004-09-17
Azken lau urteotan egiaztatu ahal izan dugu menia errespetatu izan denean herritarren bizi-baldintzak hobera egin duela. Berria - Mundua 2006-02-23
Aitaren grinak egoera gaiztotu baino ez zuen egin eta, denboraren poderioz, elkarren etsai bilakatu ziren, noiz gerran, noiz menian zeudenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.
Gure Afonso Henriquesekin itunduta zeuzkan meniak ez haustearen amoreagatik [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.
Menia iragarpenaren ondoren. Berria - Harian 2006-03-23
menia aldarrikatu (4); menia eman (6); menia emateko (3); menia haustea (4); menia hautsi (5); menia iragarri (4); menia izenpetua (3); menia sinatu (3)