Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
menestra 1 iz hainbat barazki nahasten diren janari saldarik gabea, askotan urdaiazpiko edo haragi zatiak dauzkana.
Aitortu behar izan nion lehen aldiz ikusten nituela menestran baino ezagutzen ez nituen landare asko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.
Bazen non zer hauta: menestra edo arroza lehenbizikoz, albondigak edo xerra errusiarrak bigarrenez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Gogoratzen dut zelako arkume menestra pasa genion Gabonetan! Barazki menestra ekarriz hurbildu zitzaienean, [...]. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 198. orr.