Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badu zortzi egun orai amerikar eta irakiar jarriak zirela nolazpait eskuz-esku Faludja inguruetan altxatuak ziren jazarleen meneratzeko. Herria 2004-11-18
Eta horregatik meneratu zituen, hain zuzen ere, Lutherok herritarrak, hauek hura aise menera zezaketenean, guztiek bat egin izan balute oraren aurka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 420. orr.
Nola meneratuko dut neure urguilua, neure hutsak ordaintzetik ez bada...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 273. orr.
Gibelean Goñi IIIak Imaz meneratu du eta aintzinean Mikel Goñi Titineri nausitu oronoztarra. Herria 2001-07-26
Egon beharko dute plazako azken bi hauk, garaztarrek meneratu baitituzte trinketean finala laurden hauetan. Herria 2004-12-09
Produktuak hartzen du indarra eta erabiltzaileak bere apetaren arabera meneratzen du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.
Era berean, giza gorputzean, alde batetik, atal meneratzaileak eta, bestetik, atal meneratuak diren bezala- [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 192. orr.
Bihotza daukaten animalia guztiengan, hura erdian aurkitzen da, eta atal meneratu guztiek bera inguratzen dute. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.