Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txabusina zarpail baten barnean, emakumea txikia, mendrea eta iharra zen, eta ni baino are urduriago ematen zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Ez dakizu ttipia naizen ala handia, azkarra ala mendrea, lodixkoa ala meharra. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.
Adimenez urri eta bizioz luze, ahul, mengel, mendrea eta, finean, ezertarako ere arriskurik sortzen ez zuen zomorroidea. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 46. orr.
Haren beso-zangoak txori batenak bezain mendreak ziren. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 26. orr.
Haren esku mendrea urduri mugitu zen nire hatzen artean. denbora luzea eman nuen leihotik palmondo ahul mendreari begira, ilargiaren argitan, pentsakor. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.
Bota ezazu zure burua hemendik behera, aingeruak laguntzera etorriko zaizkizunez, ez duzu den perilik mendrena ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.
Labana mehe bat aterata, inolako arazorik gabe zabaldu zuen maletaren sarraila mendrea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.
Aldiz Lapurdi iparralde hortan gorakada mendreagoa da, gauzak emeki doatzi oraino. Herria 2002-09-05
Horiek dira, besteak beste, sinbolo kaltegarriak, eta ez mendreak gainera, hizkuntzaren erabilerako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 132. orr.
Marik erran zien bezalaxe, Berara heltzeko gainbeherak ez zuen den mendren zailtasunik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.
Hartaz gauza bakar bat atxiki zuen oroimenean: den mendren sentipenik islatzen ez zuen so iluna botatzen zuten begi haiek, urdail gainean pistola pausatzen zion gizonarenak bezalakoak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.
Hunek den mendren arazorik gabe bizitzaileak kanpora lezazkela. Herria 2005-06-02
Hilabete sariak den mendrena goititzean, ez zen usu gertatzen ordea, familien jateko erosketak beti maila berean geratzen ziren, etxeko apaingarri eta tresnetan baliatzen zela diru gehigarria. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Gutienez, gau oso batez lo egitea ardietsi zuen, den mendrena ere hartzeko on baita. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 204. orr.
Ez nikek nahi hi horietarik edo horien den-mendrena alde izaitea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.
Inoiz ez nion sumatu dardaririk den mendrena, ezta duda txikiena ere, bere eskutan utzitako malerusekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.
Eta harengandik ez genuen erdietsi ahal izan ez elerik, ez imintziorik den mendrena ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 506. orr.
Zuhurtasunik den mendrenak gehixeago egotea gomendatzen zidan, ordea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.
Handik goiti den mendreneko ur xorta errefusatzen daukute. Denak xeheki kondatzen ditu, den mendreneko gezurrik sakatu gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.
Bizia horrela zela eta ez zuela den-mendreneko errurik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 337. orr.
Inoiz ez nuen baserriko lanetarako den mendreneko interesik agertu, eta bai ordea liburu eta fantasietarako. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.
Iragana ahalik oneskien duplika dezagun, tradizioari den mendreneko ñabardura erorik ekarri gabe. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Gisa horretan ez zuen den mendreneko poxelurik senditzen artzainak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.
Bainan zer indarrak, zer kemena, den mendreneko zerbaiten ardiesteko, ez direlarik alta bertze munduko neurri batzu galdetzen! Herria 2002-11-21
Ez ninduan den-mendrenik ere kezkatu, badakik, osaba Manezek urteko zingar-azpiak ganerrean zatxizkalako idortzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.
Nire kezkak, ordezka-ezinezko piezaren bat norbaitek ostu ote lezakeen edo, ez du Herbert den mendrenik ere ikaratzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.
Baina ez zuen den mendreenik ere pentsatu Ildo komandokoak hirian zebiltzala. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 52. orr.
Ez elur-erauntsi gero eta bortitzagoak, ez andre Madalenen ahaide eta lagunen azken esperantzek ez omen dute suaren indarra den mendrenik ere apaltzea lortu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 157. orr.
Sintomatikoa irudi zaigu nola ipar euskal herriko diskurtso politikoa ez den hiru hamarkada hauetan den-mendrenik ere kantitu. Berria - Kultura 2004-03-02
Eta adi, jendeak, jende arruntak arrazoia ematen dit, egunero ogia erosten duen jende arruntak bizkarra eman dizue, eta jada ez dizue kasurik egiten, den mendrenik ere. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 37. orr.
den mendreeneko (3)
den mendreenik (3)
den mendren (4)
den mendrena (18); den mendrena ere (5)
den mendreneko (27)
den mendrenik (15); den mendrenik ere (12)