Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakingabekeria honek begien plazerra mendratzen dit. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.
Autoaren lasterra mendratu nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 49. orr.
Arazorik gabe iragan zen kontrol-makinen artetik, zaku astunek ibilera mendratzen zioten arren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.
Norbait mendratu edo flakatu nahi dutenean, delako horren obrari antzematen zaizkion eraginak aipatzen dituzte. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.
Azken denboretan osagarria heinbat mendraturik zabilan. Herria 2004-10-07
Ez nuke haatik nahi pentsa dezazuen alkoholismoa mendratuz joan dela gure tokietan. Herria 2004-12-09
-Ahotik hitza ateratzen zuen aldiro, zuek mendratzeko zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Nafarroan Erlijio egiazkoa mendratzen duten ordenantza eta agindu guztiak indarrik gabe uzteko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.
Azantzako semea nik ez dut mendratzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 119. orr.
Ez da gure usaia pilotarien mendratzea. Herria 2005-04-28
Jende ahul, urri edo mendratuari, mendeku edo kontsolamendu gisa, gorrotozko edo, hobeki, erdeinuzko sentimendu kosmiko bat gelditzen zaio itsatsia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.