Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mendragarri (orobat mendregarri) izond gutxiesgarria.
Jo dezagun orain bizia galtzea besteren baten egitez gertatzen dela; gu hil egiten gaituzte (akabatu ere esan ohi da, baina zentzu mendragarri, gutxiesle edo indargarri batean). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Euskal jendea -abertzale azaltzen dena, batez ere -estereotipo mendregarri baten barruan josita uzteko asmoz berpiztu da azkenaldi honetan vizcaíno delakoa, figura hori bere horretan hartuz, edo lehen figura horri bigarren bat gehituz, politikoki susmagarria. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 78. orr.