Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joan da mendira eta han hamaiketakoa beste mendizale batekin banatuko du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 123. orr.
Mendizale batek mila arrazoi izan ditzake energia eolikoa sortzen duten zutabe horien aurka egoteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 129. orr.
Bi mendizale zendu dira Pirineotan Pourtaleteko lepo ondoan. Herria 2005-12-22
Mendia, bere magalean gauzkan zerbait izatetik ideien munduraino irristatu eta eroria dago gaur mendizale amorratuenen gogoan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.
Hala eta guztiz ere, hilean behin edo, beheko auzoko mendizale talde batekin joaten nintzen ibilaldiak egitera. Juanitok berak mendizale-talde bat sortu zuen, herriko gazteei mendia maitatzen irakatsi eta, bide batez, aberriaren ederra ere dastarazteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.
Mendizale saldo handi batek dio dei horri ihardetsi. Herria 2003-06-05
Tolosako Oargi mendizale elkarteko bazkide ginen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.
Bizkar-zorro bana soinean eta mendiko botak jantzita, mendizale itxura zuten. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 145. orr.
Urkizurako bidean bizi da Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioko lehendakaria. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Kaletar mendizale horietako batek. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 131. orr.
Nafartar mendizale bat, Raul Monasterio Ongai, 29 urte, hil da Peruko mendietan. Herria 2003-09-18
8.000 metroko mendiak igotzen saiatzen dira mendizale batzuk, eta guk hori aski naturaltzat hartzen dugu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.
Alberto Iñurrategi mendizale ezaguna haurrekin solasean ari da eskola batean, irakasleek propio horretara gonbidaturik. urretxuarrak nahi izan du Cho Oyu mendia igo, italiano mendizale batzurekin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 190. orr.
Arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean, kasu, erreskate taldeak egoteak eta zerbitzu horiek debalde izateak, zenbait kirolzale arrisku handiak hartzera eraman omen ditzake. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.
Euskal-Herrira itzulidira Jon Beloki eta Alberto Iñurrategi goi-mendizaleak, Himalaiako Cho Oyura mendia (8.201 m.) igo ondoan. Herria 2002-12-19
bi mendizale hil (3); euskal herriko mendizale (4); euskal mendizale (8); euskal mendizale federazioko (4); mendizale amorratua (4); mendizale bat erreskatatu (4); mendizale bat hil (6); mendizale bat salbatu (6); mendizale elkarteko (3); mendizale federazioko (4); mendizale gazte (3); mendizale hil dira (3); mendizale nafar bat (3); mendizale talde (3)
edurne pasaban mendizaleak (3)
italiako mendizaleen elkartea (3); mendizaleen elkarteko (3)