Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora hartako beren menditar latinarekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.
-Ume menditarrak dira -jakinarazi zion maisuak inspektoreari bisita egitera etorri zitzaigunean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 37. orr.
Eta ez bakarrik euskaldun menditarrei buruzko mespretxu hori, guk gaztaroan nozitutakoa, oso aspaldikoa delako [...] baizik eta, batez ere, oraindik bizirik dagoelako, eta inoiz baino gaiztoago agian. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 74. orr.
Oso ondo jabetzen zen zein zen esku artean zuen tresnaren herrena, tonalitate guztietara bajuekin ez iristea, alegia, eta hala ere, duintasuna eman nahi soinu menditar, sasiko, egurtuari. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.
Kargurik gabeko azpiadiakono hutsa naiz, menditarra, nire herriko monastegian egin ditudanak bertze ikasketarik gabea -arrazoitu zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 296. orr.
Iruñean juduek badute beren auzoa, Juderia, eskual menditarrek berena, Nabarreria. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.
Tour de force horren bidez, Marokoko espainiar eta frantziar eskualdeen arteko muga teorikoan hankalatraba zeuden Rifeko menditarrek K.o. 1921ean Annualeko hondamendia eragin zieten espainiarrei. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.
Menditarrak jende zaila ziren, gogorra. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 58. orr.
Menditar hauek gordetzen direnean, deabruak ere ez ditu aurkitzen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 29. orr.
Nolakoa ote zen, bada, menditar hura, karrika estu batean ikaratu gintuena, Berdaine meskitatik masustondo baten gerizpean zegoen plaza xarmagarri hartara bidean? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.
Panticosa bortuko menditarren gerriko bat, zurezko makila ferratu bat, espartinak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Menditarren arropa zarpailez jantzirik heldu ziren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.
Pashak ez zuela jakin berreskuratzen menditar xume batek lapurtu zion zaldia. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.
Bi eredu ziren, Zalakain eta Katxo hura, guztiz diferenteak; batak, menditarraren baretasuna eta buruargitasuna zuen; besteak, Erriberakoaren amorrua eta bizitasuna. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.
Orduz geroztik, Iraultzari eratxiki zaizkion frantses jatorriko "terrore", "terrorismo", "terrorista" eta beste izen guztiek adierazpen berezia daramate: ezen, Menditarrak deitu iraultzaileak ohartu zirelarik ez zituztela haien ideiak onartzen ez herritarrek, ez auzo herriek, ideien bataila gal beldurrez, izitu ziren eta etsaiak bilatzen eta ehizatzen hasi, bazter guztietan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.