Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mendipe 1 iz mendiaren azpiko edo beheko aldea.
Ez zituen gero indioilarrok saltzen: [...] bere maitaleei ematen zien opari, bai baitzituen ugari, itsusiak, zaharrak, Piamonteko Alpe-mendipe guztietan sakabanatuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.
Unaldietan, bere gogortasun sideral, etsai, arrotzean hautematen nuen inguratzen ninduen haitzaldea, Alpe-mendipeen berde sigi-sagatsua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.
2 (leku atzizkia singularreran)
Dwimorbergen itzalean zabaltzen den Atearen beste aldean, mendipean ezkutaturik, irteera ahantzirantz doan ezkutuko bidea zagok. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.