Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mendialdi iz mendian igarotzen den aldia.
Manuel Arbiza amasarra mendialdi bat egitera jalgi zen Txiki zakurrarekin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 50. orr.
Emakumeak ziren, batez ere, bainuetxean astotxoak alogeran hartzen zizkietenak inguruetako baserritarrei, mendialdiak egiteko ermitetara eta iturburuetara. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.
Anai Jaxinto, beraz, ez zen nik gaztetan uste nuèn ogroa, umorez ondutako zentzu ezin finagoa baitzuen, mendialdi hartan ongitxo erakutsi zidanez. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 231. orr.