Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iritsi zen Laban Jakobengana; honek mendialde batean jarria zuen oihal-etxola. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.
Zoazte Negeb-etik barrena, mendialdera iritsi arte. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.
Gero, liburu bat hartu eta ibilalditxo bat egitera atera da mendi aldera, txakurrarekin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 28. orr.
Egunsentian mendialdera jotzen du eta ibilaldi luze bat egitera abiatzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.
Mendialdetik mendebalderantz jarraituz, Bet-Aben basamortura heltzen zen. Elizen arteko biblia Jos 18,12
Lagun iezaguzu, gure kontra elkartuak baitira mendialdeko errege amortarrak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.
Gau hartan bertan, Donner mendialdea iragan zuten San Franciscora bidean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.
Jelkaldi honetan aipatzen diren artzainak Aralar mendialdekoak direla. Berria - Kultura 2004-07-27
Nafarroako mendialde honetarako 1742an atera zuen ediktu batek. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.
Ivreako mendialdean jaioa zen, lur eder elkor horretan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.
Bestalde badaude Gasteitzen euskaltegiak, Lautadan, Zuian, Mendialdean, Prian eta Trebiñon. Herria 2001-02-08
Toskanako mendialdeko herrixka guztiak bezala, antzinakoa da eta hilobi etrusko ugari ditu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Biarnoko mendialde hortan, bere umearekin zabilan hartz bat, eskualde hotako motatik oraino bizi zen azken emea omen, ihiztari batek hil baitu... Herria 2004-11-11
Askotan esan izan da baserriak markatu duela euskaldunaren izaera (edo mendi aldeko euskaldunaren psikologia bederen). Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 128. orr.
Hartzak sartzeko planarekin batera, mendialdeko ekonomia bultzatzeko neurriak onartu ziren. Berria - Harian 2005-04-10
Ondarrola Kaixtulenean sortua duela 80 urte, bizia eraman du laborantxan, ez baita lan erretxa mendi alde hotan. Herria 2004-07-22
Mendialde guztia ibili dut goitik behera don Bartolomé San Juan ezkutatzen den txokoaren bila. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.
Denetara, bi mila grabazio baino gehiago daude sailkatuta, mendialde osokoak. Berria - Kultura 2004-05-15
Lainoa eta euria Mendialdean eta ateri Iruñerrian eta Erriberan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.
Bestalde badaude Gasteitzen euskaltegiak, Lautadan, Zuian, Mendialdean, Prian eta Trebiñon. Herria 2001-02-08