Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amodio garbi eta egiazkoa, sekula gezurtatua izan ez den begirunea, guztizko mendetasuna; horiek dira eragin dizkidazun sentimenduak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.
Zuri obeditzeko delibero finkoan, zure hautuaren zain egon naiz begirunez etsia; nehoiz ez naiz urrundu zuri zor nizun mendetasunetik, eta haatik egungo egunean neure baitan daramat alaba mutiriek baizik merezi ez duten atsekabea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.
Igo zen Jose Galileatik Belenera, Zesarri mendetasuna aitortzera, bere emazte haurdun Mariarekin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 151. orr.
Errege onbera bat, Jainko gure Jaunak bere eskuz hautatua, printze guztiek eta gizon kristau guztiek begirunea eta mendetasuna diotena. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 81. orr.
Egiazko eta irudizkoaren arteko poliexistentzia, amets eta esna-aldiaren artekoa, mendetasun eta hausturaren artekoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
Frantziskoren jarrera Elizarekiko, mendetasunean eta leialtasunean finkatua egon zen beti. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Lehenago ere utzia zion ileak tindatzeari, bizitzak emandako jakinduriaren isla ziruditen ile zuri haiek ezkutatzen ibili beharrak sortutako mendetasunari ihes eginda, horrek zahar itxura ematen ote zion kezkatu gabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.
Zibilizazio baten gizarte-anatomian Akilesen orpoa, ikusi dugun bezala, mimesiarekiko (imitazioarekiko) mendetasuna da, gizadiko jende xeheak gidariei jarraituko diela ziurtatzeko "gizarte-trebakuntza" gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.
Eskuduntzen banaketa, mendetasun hierarkikoa, osagarritasun funtzionala, informazio eskaera, transmisioa eta elkartrukea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.
Mundu aberatsean zoriontasunaren sinonimo bezala saltzen baita itxura, garesti saldu ere, mendetasun latza sortzen den droga dela ohartarazi gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.
Neure mendetasun oso-osoa frogatu dizudan ondoren, [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 231. orr.
Enuntziatuen mendetasun-mota ezberdinak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.
Ahalezko ordena ezberdin hauek atribuzioaren, artikulazioaren, izendapenaren eta deribazioaren teorietan beha daitezkeen mendetasun harremanek mugarritzen dituzte. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.
Euskal estatu burujabea lortzeak, egungo Euskal Herriaren eta Espainia eta Frantziaren arteko mendetasun harreman ekonomikoetan aldaketa nabaria ekarriko luke. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Eurak ez daude, izan ere, mendetasun egoera batean zientzien ortogenesiarekiko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.
Era honetara, bada mendetasun-sistema bertikal bat: subjektuaren posizio guztiak, enuntziatuen arteko koexistentzia-mota guztiak, estrategia diskurtsibo guztiak ez dira modu berean ahalezkoak, bakarrik aurreko mailetakoek baimendutakoak izango dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.
1996an musika idazteari uztea erabaki nuen, eta gaixotasun bat bailitzan hortik irteteko toxiko-mendetasun batetik ateratzea bezalako zer edo zer izan zen. Berria - Kultura 2006-04-06