Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mendeku 1 iz irain edo kalte bat ordaintzea, kalte edo irain egilea zigortuz.

Nire sumina suspertu du; mendeku gabe gera ez dadin, haitz soilean, estali gabe, utzi dut isuri duen odola.  Elizen arteko biblia   Ez 24,8

Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia.  Elizen arteko biblia   Erm 12,19

Mendeku gisa, maitale ohiak pozoitutako lore-sorta egin zion opari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 169. orr.

Baina zu hilez gero, odolaren legeak mendeku eskatuko dit, anaia zaitudalako, ni bezala ama eta aita beraren hazi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 197. orr.

Azkenean aseko nuen mendekua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Emaztearen iruzurra eta Sansonen mendekua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.

Mendekua agindu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Ez al da hori nahikoa mendeku?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 99. orr.

Gainera, mendekuak ez du barkamenak baino banitate eta irribidekeria gutxiago erakusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 202. orr.

Mendekuan pentsatzen dudanean, nire gaitz guztiak ezkutatu egiten dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Ertzainek hiltzailea harrapatu nahi zuten; mutil xargalak, berriz, babestu egin nahi zuen, bere anaia izorratu zutenen kontrako mendekuaren egiletzat baitzuen, nolabait ere, hiltzailea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 131. orr.

Norberak egin beharrean, mendekua beste esku batzuetan uzten da: herriak hartzen du mendekua egiteko betekizuna, eta herriak borreroaren eskuetan jartzen du eginkizun hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 172. orr.

Mendekuz, Armendaritzen, hango jaunaren ondasunak oro desegin edo arpilatu genituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 286. orr.

Nazkagarrikeria horren mendekuz, Peterrek eta biok bi eskuila gogor sartu genizkion ohean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.

2 (izenondoekin)

Estatua ezin da egoeraz balia bere mendeku pribatuaren obratzeko, lege publikoaren bizkar.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 99. orr.

Baina moral burgesa ez zegoen prest mendeku literario hau irensteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

Mendeku polita zitalen eta fanatikoen gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Beharbada bila zetorkion atzetik, bidean birao isilak jaurti edo mendeku izugarriak aginduz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Sikhek Indira Gandhi hil zutenean, hinduen mendekua izugarria izan zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 120. orr.

Mendeku izugarriren bat ari dituk antolatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendeku-gogoak bultzaturik, ozen aldarrikatu zuen: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 28. orr.

Jaun ahalguztidunak espero zuen mendeku-eguna da, etsaien lepotik mendekatzeko eguna.  Elizen arteko biblia   Jr 46,10

Atxilotu eta ekartzeko aginduko dute beraren hiriko arduradunek eta mendeku-eskubidea duenaren esku utziko, hil dezan.  Elizen arteko biblia   Dt 19,12

Bere mendeku bidea izango zen, eta, gertatuak gertatu, bera nahigabean babestuko zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Berehala hasi nintzen mendeku planak modutzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.

Mendeku saioa XVI. mende hasieran gertatu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Izua eta mendeku gosea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.

Orduan aseko nuen mendeku desira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.

Gorrotoa giza arimaz erabat jabetzen denean, mendeku-irrika ere piztuta egoten duk su horren ondoan...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 146. orr.

Neska mairuak bere maitalea lurpeko pasabide batera arrastaka eraman eta, momentuz behintzat, erasotzaileen mendeku grinatik babestu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 130. orr.

Israel suntsitu nahi duten etsaientzat mendeku-eskea.  Elizen arteko biblia   Sal 83,1 tit

Haatik, mendeku-minak itsua izaten daki, ausardiak bezainbestean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

· Eta Justizia absolutuaren bila dabilena mendeku-gosetzen da.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.

4 mendekuzko

Eta azkenik, mendekuzko suteak herrixka osoa kiskali zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Orain denbora kontua da mendekuzko erasoetan judu gehiago hiltzea. Mendekuzko hilketak eta kontu-konpontze politikoak eguneroko gauza ziren. aurrez aurre esaten zizkion esan beharrekoak; ez zegoen prest gauzak barruan usteltzen uzteko, gorrotozko, mendekuzko... sentipenen artean.  Berria - Mundua   2004-03-23

Sakabanaketa, urruntzea eta mendekuzko espetxe politika barne.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Maitasunezko eta mendekuzko istorio maltzurra.  Berria - Kultura   2004-10-16

Itxaron al daiteke ezer onik suntsipen sistematiko eta mendekuzko horretatik?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

5 mendeku(a) egin (mendeku egin 16 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan; mendekua egin 7 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan)

Brianek bere aitari mendeku egitea erabaki zuen eta polizia egin zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

Ez dut, ba, etsiko zuei mendeku egin arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

Prest egon behar zuten juduek egun horretan, etsaiei mendeku egiteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.

Geetak mendeku egiteko asmoa hartu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 222. orr.

Aurkitu zuen mendeku egiteko era, mendekurik txarrena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Norberak egin beharrean, mendekua beste esku batzuetan uzten da: herriak hartzen du mendekua egiteko betekizuna, eta herriak borreroaren eskuetan jartzen du eginkizun hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 172. orr.

Defentsa ministro Cheta Thanajarok «matxino musulmanak mendekua egiteko une egokiaren zain» daudela esan zuen.· Gutxienez 33 lagun hil baitziren Hangu hirian gertatutako bi erasoetan eta beste dozenaka zauritu baitziren oldar egite hauen ostean izan ziren mendeku egiteetan.  Berria - Mundua   2004-04-30

6 mendeku(a) hartu (mendeku hartu 108 agerraldi, 50 liburu eta 4 artikulutan; mendekua hartu 95 agerraldi, 36 liburu eta 42 artikulutan)

Eta, jakina, justizia egitea... edo mendeku hartzea, berdin dio. Baina mendeku hartu beharra neukan, David.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Lehen bertsoen arabera, aitaren kontrako mendeku hartu nahi duela iduri luke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

Iraintzera ausartu zitzaidanean ordea, mendeku hartuko niola zin egin nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Handik jaiki zenean ez zuen irain hartaz mendeku hartzeko indarrik izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

Bigarren mutil horrek lehenengoari mendeku hartu nahi dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 56. orr.

Jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,34

· Niri dagokit mendekua hartzea, niri ordaina ematea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 234. orr.

Mendekua hartu nahiko zuela, denen aurrean barregarri utzi nuelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 154. orr.

Eta horren mendekua hartzen dut; ba al da gauza xumeagorik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 116. orr.

Barra amerikar hartan sartu nintzen unean erabakita neukan Danielak egindako zauriaren mendekua hartu behar nuela.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 123. orr.

Mendekua hartzen duen maitemindu zapuztuarena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.

· Ez naiz hain mendeku gaiztoa hartzera ausartu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus