Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta eguzkia gelditu egin zen, eta ilargia toki berean tinko egon, herria bere etsaiez mendekatu zen arte. Elizen arteko biblia Jos 10,13
Erregeak ez du ezkon-saririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur baizik, erregearen etsaiez mendekatuz. Elizen arteko biblia 1 Sm 18,25
Zin egin zuen mendekatu egingo zela Comalaz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.
Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz. Elizen arteko biblia Ez 5,13
Ikusten duzu nola mendekatu zaizkidan, zenbat asmo txar duten nire kontra. Elizen arteko biblia Nk 3,60
Mendekatuko naiz, hitz ematen dizut. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 171. orr.
Martini oldartzeko asmoa zuen, dudarik gabe, baina ez zuela harrapatuko konturatuta, neskarekin mendekatu zen, eta alimaleko matraileko bat eman zion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.
Filistearrek mendekuz jokatu dute, gogor eta mesprezio biziz mendekatu dira, beren betidaniko etsaiak suntsitzeraino. Elizen arteko biblia Ez 25,15
Aspaldidaniko berririk onena zen hura; mendekaturik sentitu zen Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 402. orr.
Eta horra nun jaz agertu abertzale sasi-talde berri bat hasi den dena mehatxu, molde hoberik ez bada mendekatuko dela azkarki gobernuak ugartean duen ordezkari bati, erran gabe haatik norbait baduenetz bereziki begietan... Herria 2005-01-13
Maurice Papon minixtro ohia, lau urte huntan preso dena, gerla denboran judu batzueri itsuski mendekatu zela-eta. Herria 2002-08-01
Zure kontra bideratu dudan portaeraz mendekatzeko, zalantza izpirik gabe saiatu zara Yumimoto konpainiaren kontaduria zapuzten, jakinik aldez aurretik zure okerren ondorioak nire gain hartu beharko ditudala! Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 61. orr.
Nola ez naiz mendekatuko makurkeria horiez... «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.
Ordea, emakumezko jukutria horrez mendekatzeko xedea hartu aitzin, saia gaitezen hura geure fabore ekartzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.
Mendekatuko nintzela egin nuen zin, mendekatuko nituela nire lagun hilduratuak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.
Zuk mendekatuko duzu gure Catherine. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.
-Zuk mendekatuko gaituzu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.
Bil itzazue zeuengana legea betetzen duten guztiak, mendekatu zeuen herria. Elizen arteko biblia 1 M 2,67
Ohoratu egin behar da Jainkoa eta ez mendekatu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Mendekatuko zaitut, ene laztana; beste hainbeste egingo diot berari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.
-Lagunok, oraintxe mendekatuko dugu guri egindako kaltea. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.
Baina zuen heriotza mendekatuko dut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 110. orr.
Hil egin zituen, guduan isuritako odola bakealdian mendekatuz. Elizen arteko biblia 1 Erg 2,5
Indotxinako hondamendia ere mendekatu nahi dute. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 83. orr.
Oharturik badela anitz jende, Erregeri biziki atxikiak direnetan ere, gutiesten duenik gure Jauna, honen izena eta ohorea mendekatu nahi izan dut, [...] hizkuntza arruntean idatzirik gure Errege Jaunari eskainia nion Elizako Errenten liburuxka, latinez itzulirik, Gure Jaun Txit Saindu Pio V. Aita Santuari aurkeztu nahi izan diodanean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.
Humboldt prusiarra ohartua baitzen, duela bi mende, Hegoaldeko euskaldunek bazekitela ordukotzat beren euskal naziotasuna mendekatzen, ez gara harrituko gaur egun oraino, Pariseko kazetariak mintzo baldin bazaizkigu Hegoaldeko euskaldunen nazio kontzientziaz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 123. orr.
Orduan, anaiak norbaiti mendekatu behar zuela eta, nor zen gehienetan petzero? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.
Anaia hil zitzaidala eta, norbaiti mendekatu beharrez, rugby taldekoei niela ene umore txarra sendiarazi nahi. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.
Gero ikasiko genion Miranderi mendekuak alferrikako direla mendekatuaren jakinaren gainean gauzatu ezean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 29. orr.
aita mendekatu (4); itsuski mendekatu (7); itsuski mendekatu zela (3); mendekatu da (3); mendekatu dira (4); mendekatu zela (4); mendekatu zen (6); norbaiti mendekatu (5); odola mendekatu (3)
gogor mendekatuko (3); mendekatuko du (3); mendekatuko dutela (3); mendekatuko naiz (4)
hildakoa mendekatzeko eskubidea (5); mendekatzeko eskubidea (7); mendekatzeko eskubidea duenak (3)
aise mendekatzen (8); nor nahiri mendekatzen (3)