Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazirudien ezen, garaile ateratzea espero zuen une hartan, izaki ukiezin eta mendekari bat zetorkiola kontra egitera, bere mundu lausoan beraren kontrako indarrak bildurik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.
Gordon mendekari amarrutsu bat izan zitekeelako susmoaz pentsatzea zen beraren heriotzaz pentsatzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 250. orr.
Ez dago oso garbi zer egin zuen Joseph Roth-ek Hitler, mendekaririk arruntena, Parisen sartu zen egunean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Elkarteak libratu egingo du hiltzailea mendekariaren eskuetatik, eta ihesleku izan duen babes-hirira itzularaziko berriro. Elizen arteko biblia Zen 35,25
Xarlesek irri mendekaria libratu zuen eta Manexunek besondoa tinkatu zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.
Marguerite Durasen nobela batean noizbait kausitu nuen, deus ez zuenaren alegrantzia umil eta mendekariaren musika. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 110. orr.
Itzalak bere babesean hartu zuen Madama Glynnen soineko margula, baina lepo-hezurraren atzeko sakongunetxoan jausi zitzaion mendekari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.