Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hogeigarren mendean mendebaldartzen ari zen munduko jendea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.
Errusia komunistak, mendebaldartzen ari zen Indiak bezala, bere kultur iraganetik nekazari ahulduen arazoa heredatu baitzuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.
Hutsala da pentsatzea gizarte batek mendebaldartu dezakeela bere armada eta beste alderdi batzuetan lehen bezala jarraitu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.
Txinatarrak, laguntzarik gabe, inoiz ez zirela gai izango japoniarren eskuetatik berreskuratzeko haiek kendutako portu, industri eremu eta burdinbideak, Txina mendebaldartzeko erabakigarri zirenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.
Danimarkako lehen ministroari «mendebaldartutako» musulmanekin soilik biltzea egotzi diote. Berria - Mundua 2006-02-14
Mendebaldarturiko mundu modernoan, Jainkoaren eta Zesarren arteko gerra berriro piztuko zela ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.
Mustafa Kemalen mendebaldarturiko nazio-estatu turkiarrak [...] lorpen arrakastatsua ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.
Hindu-munduko buruzagi politiko mendebaldartuek gorazarre egin zioten Mendebaldeko ideal politikoetan izandako aldaketari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.
Enpresa pribatuan oinarrituriko negozio-mundu mendebaldartuan aukerarik onuragarrienak ezin ziren Europako britainiar mendekoen monopolio izan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.
mendebaldarturiko munduan (3); mendebaldarturiko munduaren (3)