Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegazkina eta irratia bezalako mendebaldar asmakuntzak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Mendebaldar bihurtzen ari zen munduaren etorkizunaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.
Denda eta jatetxe dotoreak, mendebaldar kutsuko fast-food-ak, txadorra barik buruko fular hutsa janzten duten emakume gazteak... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.
Mendebaldar estiloko pubak dira, Mendebaldeko musika ipintzen dute eta mendebaldarrak egoten dira bertako mahai-aulkietan garagardoa edaten eta ingelesez berriketan, ozenki. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.
Ondoko mahaian bi gizon mendebaldar eta lau emakume japoniar zeuden. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.
Parmenide eta Platonez geroztiko metafisika mendebaldar guztiaren gaitzespen erabatekoena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.
Hamabosgarren mendean Italian lehenengoz sortu zen eskola arrazional eta toleranteko mendebaldar neopaganoen azken belaunaldia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.
Julio Cortazarren Rayuela nobelan bada Oliveira izeneko pertsonaia bat, oso mendebaldarra, intelektuala, unibertsitarioa, oso argia. Berria - Kultura 2006-03-22
Guk: guk mendebaldarrok esatekotan egon da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.
Mendebaldean Japoniak asiar izaten jarraitzen du, hala ere, exotizismoak gidatzen duelako mendebaldarren begirada. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.
Jakingo ote dute bereizten horko herri galduetan zer den yankia, zer den britainiarra, zer mendebaldarra, europarra, kristaua...? Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.
Ikuspuntu ez-mendebaldar honen zuzentasunean duen sinesmena berretsi egin dute, bere ustez, historiaren mapa ikuspuntu ez-mendebaldarretik irakurtzeko ahaleginetan igarotako bi hamarkadetako emaitzek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.