Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mende bakoitzak baditu ordea bere idoloak eta, gure mende honek Estatua du bere idoloa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.
Mende hau izan baita, ez dezagun ahaztu, genozidioen mendea, gerren eta liskarren mendea, gosearen mendea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.
Argibide horrek erakusten du, hala ere, ahalegina azkenean arrakastatsua gertatuta ere, hainbat mende edo milurtekotako denboraldia igaro daitekeela emaitza ziurtatu arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.
Hala ere, horra iristeko zenbait urrats zehatz egin beharra dago, eta, egia esan, beharrezko mugimendu-konbinazioa ez zen lortu K.a. zazpigarren mende arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.
Berez, aurreko mendea arte, utilitarismo hitza erabili da ondorioetan oinarritutako teoria oro izendatzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.
Lan handi hori egin baino lehen ezin konta ahala mende igarotzen utzi zenituela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.
Mende bat baino ez da modu sistematikoan lantzen hasi dela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.
Errepublikanoa zen, mende arteko Donostiako ideia liberalen aldeztailea. Askoren artean «Rataplan» - 26. orr.
Horien inguruetatik ibili ziren orain mende asko zure Herritik etorritako baleazaleak ere... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 86. orr.
Orain dela ez dakit zenbat mende desagertutako guantxeei. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 153. orr.
Duela hogeitalau mende, tximeleta zela amets egin zuen Txang Tzuk, eta, esnatzean, ez zekien tximeleta zela amets egin zuen gizona zen, ala gizon zela amets egiten ari zen tximeleta. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 183. orr.
Duela mende bete, idatzizkoaren eta ahozkoaren arteko mugak argiagoak ziren. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.
XX. mendea bukatzear zela, Europan 730 milioi lagun bizi ziren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 128. orr.
-XIX. mendean bizi garela ematen du -esan zuen behin Oriolek. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 185. orr.
Hemezortzigarren mendean -1792an, zehazki-, Condorcet jakintsu ilustratuak Instrukzio Publikoari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako Batzar Nazionalaren aurrean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 48. orr.
Kristo aurreko lehen mendeko liburu batean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 24. orr.
Europako XVIII. mendeko merkatu-ekonomiaren ezaugarriak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Haietariko zenbait, bost mendeko antzinatasunekoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.
Haien etxean ikusi nituela mende zaharraren azkeneko ilargiaren dirdira eta gizaldi berriaren lehenbiziko eguzki izpien distirak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.
Mendebaldeko nazio guziek ez zuten ordea, urrats berean egin mende berrietako bidea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.
Mundu eta mende aberatseko haurrak ziren, ikasiak gehienak, lan bila joatearen premiarik ez zutenak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 26. orr.
Bazirudien inork ez zuela mende oso batean hitz egin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.
Fatiha maite nuen eta exodoaren mende latzetan gorputz edo irri bakoitzean, emaztearen itzala xerkatzen nuela ziruditan: adiskide baten premia gorria nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.
Nahiz lagun anitzek mende luzeetan eta toki askotan onartua izan, ez du sekula fedeak izanen jakintzaren zehaztasunik ez ziurtasunik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.
Lege hauek, mende barbaroenetako zaborrak, aztertuko ditugu liburu honetan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.
Estrategia sinple baina unibertsal horrek primeran funtzionatzen du: XIX. mende beltzak Pazko Igande baten airea hartzen dizu, Espainiaren modernizazioarena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
"Kultura klasikoa" eta bertze izendatzeko moldeak, azken finean, oso artifizialak dira, anitzetan irakaskuntzarako XIX. mende positibistak asmatuak muga harri bezala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.
Gizateria hirukoiztu egin da mende batean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 157. orr.
Nikomedesek, berriz, handik mende batera, maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.
Orain dela mende batetik hona geroz eta gehiago erabiltzen direlako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.
Bi mende baino gutxiagotan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.
Lau mende lehenago Behenafarroa Nafarroa zen, baina gizonen lege idorrek aspaldian ahantzirik zeukaten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.
Hiru mende iraun zuen bidaia hark. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.
Erdi Aroa esan zaiona baino zenbait mende lehenago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.
Garai batean zuzena den notazio bat, zentzurik gabekoa izango da mende bat geroago. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 55. orr.
Hortik dator mende bat baino gehiagoz garatu den prozesu baten geldotasuna. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.
XVII. mende osoan eta XVIII. mendearen lehenengo zatian. Askoren artean «Rataplan» - 42. orr.
Handik hiru mendera, haren ereduari jarraiki, zisoidea asmatu zuen Dioklesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.
Arabiarrek, bestalde, XVI. mendetik aurrera, Afrikako ekialdeko kostaldean jarraitu ahal izan zuten salerosketan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Nahiz eta egutegi honek gurearekin antza izan, mendeak 52 urte besterik ez zituen, eta mende aldaketa zeremonia handiekin ospatzen zen, hiriburu ondoan zegoen menditik ekarriz su sakratua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.
Human Personality mende-mugako liburu bikainean saiatu zen kalkulugile miragarriek beren emaitzak lortzeko zer prozedura erabiltzen zituzten aztertzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.
Mende-hasierako antropologoen lanean oinarriturik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Badakigu engoitik zer gertatu zen Frantziako erreinuan, XVIII. mende hondarrean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 54. orr.
XIX. mende amaieran eta XX.ean zehar. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 223. orr.
XVII. mendeko ikaslearen espiritu berberarekin etortzen ziren XIX. mende bukaera aldeko ikasleak gortera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.
Maule inguruetarik jinak ziren Ameriketara mende-zirrintan, eta ez zuten sekula aski diru sakeleratu etxera harro itzultzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.
"Argien mende" famatuaren umeek, ordea, Frantziako Estatu-Nazioaren eraikitzeko xede eder horiekin abiaturik, ez zuten izan orduan beren helburuen betetzeko astirik, beharrik! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.
Horrela jokatuz, "Argien mende" hunek sortarazi uholdea pozoindaturik dago edo bere bidean trabaturik. Herria 2002-12-26
Mende-erdi hartan Txina militarki Japoniaren mende egon zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.
Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.
Aurangzeb enperadorea K.o. 1707an hil eta mende-erdi baino lehen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.
Handik mende erdira. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.
Bilbon jaio zen ETA orain mende erdi. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
Hona bada zer idazten zuen, duela mende erdia, "Politikaz": [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.
Mende erdia joana da dagoeneko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.
Urte bat falta zela mende erdira iristeko, NATO sortu zen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.
Psametikoren mertzenario helenikoek asiriarrak Egiptotik bota baino mende-erdi bat lehenago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.
Beste mende-erdi bat geroago Delhiko Red Fort-eko harresien zirkuitura murriztuta geratu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.
Bigarren Gerra Punikoaren ondorengo mende-erdian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.
XX. mende erdiraino indarrean iraun duen Espainiako XIX. mende amaierako kode penalean. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 61. orr.
Lehen mende erdiko arte modernoaren bidegurutzea ezagutzea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Hemezortzigarren mende erdikoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.
Menderdi bat kasik Europa abiatua dela bere tratatu, elkar hurbilketa, muga apaltze eta azkenik euro berdinarekin ere!... Herria 2005-05-26
Mende erdi batez zer aldaketak!· Fede kristaua bidean galdu genuenontzat, gaurkotasun ikaragarria du joan den mende erditsuan idatzitako lan honek. Herria 2003-01-21
XX. mende erditsuraino iraun du feria berezi horrek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.
Mende-laurden batean, bi nazio horiek munduko herrialde boteretsuenak bihurtu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Ez al dut, bada, mende laurdena igaro kalezuloan bizitzen? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.
Ez zen hala izaten Lauaxetak lehen mende laurdenean ezagutu zuen garraio publikoan. Baina bada mende laurden bat gerra amaitu zela. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.
Bi mende laurdenen buruan ordea, estatu horien kopurua, bi aldiz biderkaturik, 200etara heltzen ari zitzaigun. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.
Ez zegoen Hirugarren Errepublika burges baten estalki bustiaren azpian mende laurden batez itzalita egondako gerra pizteko beldur nabarmenik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.
Han egon da mendez mende gurutzea. zirimola moduko bat baita iragana, urtez urte eta mendez mende bere baitara arrastatzen gaituena. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 40. orr.
Kalesa batean ibili naiz mendez mende eta ezin hilez bizirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.
Oso gutxik, irizpide orokorretan oinarrituta, desegin dituzte mendez mende pilatutako hutsegiteak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.
Gizakirik ez da han sekula biziko, bizilagunik gabe geldituko da mendez mende. Elizen arteko biblia Jr 50,39
Munduz mundu eta mendez mende zebilen judu herratuak, irudika daitekeen bekaturik larriena zeraman zakuto itxurako konkorrean: jainkoa hil izana, eta, jainkoa hilda, munduari zentzu guztia lapurtu izana. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 289. orr.
Itsas hondarra, euri-tantak, mendez mendeko egunak, nork zenbatu? Elizen arteko biblia Si 1,2
azken mende erdian (6); azken mende erdiko (4); azken mende honetan (7); azken mende laurdenean (4); beste mende bateko (5); bi mende geroago (4); bi mende lehenago (5); duela bi mende (13); duela lau mende (7); duela mende asko (4); duela mende bat (25); duela mende bateko (4); duela mende batzuk (4); duela mende erdi (19); duela mende erdiñ duela mende erdia (5); duela mende laurden (18); duela zenbait mende (6); hainbat mende geroago (5); hemeretzigarren mende (14); hemeretzigarren mende erditsutan (4); hemezortzigarren mende (6); hogeigarren mende (4); iragan mende (34); iragan mende hortan (20); lehen mende (7); o (7)
mende aldaketa (5); mende amaiera (4); mende amaierako (18); mende amaieran (21); mende arte (4); mende asko (15); mende askotako (7); mende askotan (13); mende bat geroago (11); mende bat lehenago (14); mende batean (19); mende bateko (18); mende baten buruan (7); mende batzuk geroago (5); mende batzuk lehenago (7); mende berri (18); mende berria (10); mende berriak (5); mende berrian (4); mende berriarekin (4); mende berriari (6); mende berriko (5); mende bete (5); mende bitartean (5); mende bitarteko (5); mende bukaera (12); mende bukaerako (24); mende bukaeran (35); mende erdi (127); mende erdi bat (50); mende erdi baten (5); mende erdi batez (14); mende erdi geroago (6); mende erdi hortan (4); mende erdiñ mende erdiñ mende erdia (34); mende erdia bete (5); mende erdian (18); mende erdiaren (7); mende erdiko (21); mende erdira (6); mende erditik (4); mende erditsu (4); mende erditsutan (11); mende erdiz (6); mende eta erdi (24); mende eta erdian (7); mende eta erdiko (4); mende hasiera (15); mende hasiera hartan (4); mende hasiera honetan (6); mende hasierako (84); mende hasierako artista (4); mende hasierakoa (4); mende hasieran (70); mende hasieratik (8); mende hastapenean (21); mende hastapeneko (7); mende haste (5); mende hastean (7); mende hondarrean (10); mende honen hasieran (7); mende laurden (63); mende laurden bat (24); mende laurden batez (5); mende laurden honetan (4); mende laurdena (37); mende laurdenean (9); mende laurdeneko (4); mende lehenago (23); mende lehenagoko (4); mende luze (6); mende luzeetan (14); mende ondarrean (10); mende ondarrerat (4); mende oso bat (7); mende oso batean (6); mende oso batez (4); mende osoa (10); mende osoan (14); mende osoko (5); mende pare (4); mende undarrean (4); o (13); o bat (10)
menderen mende (4); menderik mende (20); mendez mende (88); orain bi mende (4); orain mende erdi (8)
eskubideen mendea (7); giza eskubideen mendea (6); hogoigarren mendea (8); mendea arte (29); mendea bukatu (21); mendea bukatu aurretik (4); mendea bukatzear zela (9); mendea bukatzen ari (5); mendea hasi (9)
mendeak eta mendeak (9); mendeak jin (5); mendeak joan (9)
aurreko mendean (7); azken mendean (21); gaurko mendean (7); hamabigarren mendean (5); hamabosgarren mendean (13); hamahirugarren mendean (9); hamaikagarren mendean (9); hamalaugarren mendean (7); hamaseigarren mendean (19); hamazazpigarren mendean (19); hemeretzigarren mendean (29); hemezortzigarren mendean (18); hirugarren mendean (8); hogeigarren mendean (35); hurrengo mendean (5); iragan mendean (13); joan den mendean (18); laugarren mendean (4); lehen mendean (5); mendean eraiki (4); mendean eraikia (7); mendean idatzi (5); mendean idatzitako (5); mendean iritsi (4); mendean sartu (4); mendean sortu (20); mendean sortu zen (6); mendean zehar (34); mendean zeuden (5); ondoko mendean (7)
bigarren mendearen (6); hamabosgarren mendearen (10); hamazazpigarren mendearen (5); hemeretzigarren mendearen (16); hemeretzigarren mendearen hasieran (4); hemezortzigarren mendearen (5); hogeigarren mendearen (25); hogeigarren mendearen bigarren (4); hogeigarren mendearen erdialdean (4); hogeigarren mendearen hasieran (4); iragan mendearen (11); joan den mendearen (11); laugarren mendearen (4)
; mendearen amaiera (17); mendearen amaiera aldera (8); mendearen amaiera arte (4); mendearen amaierako (5); mendearen amaieran (26); mendearen argi itzalak (4); mendearen azken (40); mendearen azken aldera (8); mendearen azken laurdenean (5); mendearen azken urteetan (9); mendearen azkeneko (7); mendearen bigarren (41); mendearen bigarren erdian (13); mendearen bigarren erdiko (6); mendearen bukaera (29); mendearen bukaera aldera (16); mendearen bukaera arte (6); mendearen bukaerako (7); mendearen bukaeran (54); mendearen bukaeran eta (5); mendearen bukaerarako (4); mendearen bukaeratik (4); mendearen erdi aldera (18); mendearen erdia (4); mendearen erdialdean (19); mendearen erdialdeko (6); mendearen erdialdera (16); mendearen erdialdetik (6); mendearen erdialdetik aurrera (4); mendearen erdian (13); mendearen erditik (9); mendearen erditik aurrera (6); mendearen hasiera (19); mendearen hasiera aldera (4); mendearen hasiera arte (4); mendearen hasierako (22); mendearen hasierakoa (4); mendearen hasieran (136); mendearen hasieratik (13); mendearen hastapenean (10); mendearen hondarrean (4); mendearen hondarretan (4); mendearen lehen (21); mendearen lehen erdian (6); mendearen lehenbiziko (4); mendearen lehenengo (12)
mendeaz gero (13); mendeaz geroz (7); mendeaz geroztik (20)
aurreko mendeko (7); azken mendeko (4); bederatzigarren mendeko (3); bigarren mendeko (4); bosgarren mendeko (4); hamabosgarren mendeko (13); hamaikagarren mendeko (3); hamargarren mendeko (7); hamaseigarren mendeko (15); hamazazpigarren mendeko (13); haren mendeko (11); hemeretzigarren mendeko (26); hemezortzigarren mendeko (15); hogeigarren mendeko (45); hogeita batgarren mendeko (3); hogoigarren mendeko (4); iragan mendeko (18); joan den mendeko (36); laugarren mendeko (3); mendeko bigarren erdiko (4); mendeko bigarren zatian (6); mendeko eliza (3); mendeko eraikin (3); mendeko eraikuntza (3); mendeko errealismo (3); mendeko errealismo kritikoa (3); mendeko erronka (4); mendeko eskuizkribu (4); mendeko europako (3); mendeko europan (3); mendeko euskal herri (3); mendeko euskal herria (5); mendeko euskal herriaren (3); mendeko euskal hezkuntzarako (3); mendeko euskaldun (3); mendeko euskarazko (4); mendeko filosofia (4); mendeko filosofiaren (7); mendeko filosofo (5); mendeko frantzia (3); mendeko galizierazko (3); mendeko gizarte (4); mendeko gizartea (3); mendeko gizarteak (3); mendeko gizon (4); mendeko historia (8); mendeko historian (4); mendeko historiari (4); mendeko idazle (15); mendeko idazleak (3); mendeko idazlearen (3); mendeko idazlerik (3); mendeko italiar (3); mendeko izan (8); mendeko izandakoen (3); mendeko jauregi (3); mendeko jazza (5); mendeko kantu (3); mendeko kronikalari (18); mendeko kronikalari batek (18); mendeko lan (3); mendeko lehen erdian (3); mendeko lehen hamarkadetan (4); mendeko liburu (4); mendeko liburu batean (3); mendeko literatura (3); mendeko lurrak (3); mendeko lurraldean (6); mendeko medikuntza (3); mendeko mito (3); mendeko mundu (6); mendeko musika (10); mendeko nobela (3); mendeko obra (3); mendeko olerkari (3); mendeko orkestra (3); mendeko piratak (3); mendeko poema (3); mendeko poesia (9); mendeko poesia kaierak (6); mendeko poeta (3); mendeko proiektu (3); menderen mendeko (3); mendez mendeko (8); pasa den mendeko (5); seigarren mendeko (4); urre mendeko (3); xixgarren mendeko (3)