Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trenputxartu zen sufrikario ikaragarrien men. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.
Zintzurra are indartsuago karrakatuz, country ahaire baten lauhazka-joaldien men segitzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 153. orr.
Alemaniarrek Frantzia menean hartu zuten udaberri harez geroztik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 200. orr.
Pixkana-pixkana lasaitzen joan zen, zorroan ezpata sartu eta hondarrean handik urrundu zen, baina zaldiaren ondora itzultzean suminak berriz menean harrapatu zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.
Geroztik Moubarak presidentak esku gogorrez dauzka menean alderdi hortako bortitzenak. Herria 2003-09-11
Senperen zen partida hau eta Senpertarrak du irabazi, hendaiar pilotari zintzoa menean ezarriz. Herria 2005-02-24
Bolikostan (Côte d'Ivoire) lau mila soldado frantses badabiltza beti herri hortako nahasmenduak menean atxiki beharrez. Herria 2003-11-06
Albertok ez zuen deus estudiatzen, eta aita, bere gainerako semeek oso gaizki ohitua baitzuten, sumin beldurgarriak hartzen zuen menean Albertok etxera nota txarrak eramaten zituenean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.
Ate atzean adi egotea, sarraila zulotik kirika egitea, gurasoen gelako soinuen zelatan egotea, bidezkoa izanik ere, betidanik debekuaren menean egon den jakin-mina asetzea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 49. orr.
Ez dio kolerari gida-hedea utzi behar, ez eta grinen menean erabilia izan behar ere, grina oro txarra delako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 135. orr.
Gure aitetamek onartzen zuten holako larderia, elizaren menean izaiteko heziak baitziren. Herria 2003-07-24
Transzendentearen menean dagoenak ez du adiskidantzaren bidez bere idurikoei sobera hurbildu behar, asimilatua izanen baita ondarrean, apez langileak langile bilakatu ziren bezala. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 44. orr.
Nor ez da alabaina aro eta sasoien menean bizi? Herria 2001-04-26
Eskual txoriak daduzkatenak beren menean esklabo! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.
Herritar orori,meneko pertsona zibil orori bezalaxe, botere gorena duenaren meneko esaten zaio. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 107. orr.
Estatu lurralde batean bizitzea horren subiranotasunaren menekoa izatea da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.
Seme-alabak aitaren meneko dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.
Antonio Borboikoak bere meneko lurraldeetako noble, infantzoi eta armagizon guztiak bildu zituen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
Horiek herri hilaren meneko jartzen dituzte herri biziaren interesak. «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.
Etxalde hau egiazko gizon baten meneko utzi behar dinagu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.
-Eta haur sortu berri hura han utzi zuen, hotzaren meneko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.
Neskaren argumentu melengek mutikoa hormatzen baldin bazuten, haren bular alde opulantak suaren menera aurtikitzen zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 9. orr.
· Arrats guziz mintzaldi labur bat egiten zigun latinez, latin goxo bat, errexa, denen menekoa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Arrakasta gaur eta porrota bihar boladako haizearen menera, jatetxeak hainbat nagusi eta bertze horrenbertze izen ikusiak zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Ordura arte pentsamendu soila izan zena martxan zen, eta zorabio ernagarri baten menera geratu nintzen kulunkan, haizetan dabilen kalatxoriaren antzera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 118. orr.
Orain, Gretta hain erraz menera etorri zitzaiolarik, ez zekien zergatik ibili zen bera hain lotsakor. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 323. orr.
Horra hor, berba magiko horren menera, hainbat belaunaldiren oihua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.
· -Bakarrik eskertu nahi hindudan -erran zion haren menera heltzean, hura ere toka zuzentzen zitzaiola. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.
Pilota bat ez zen sekulan menetik kanpo harentzat. Herria 2005-04-21
Ainitz pariok azken horien alde oihukatzen zuten luzaz eta izan dira berdintzekotan 34-35 baina beti eskapatu zaizkote menetik. Herria 2002-12-19
Bi lagun, suari oharturik, erne ibili dira eta etxe berean bizi zen emazte elbarritu bat salbatu dute suaren menetik. Herria 2004-07-05
Arabiako petrolio lur horiek behar direla, berek diotenaz, musulman ez diren "fedegabeen" menetik zaindu. Herria 2004-06-03
Alaba aldiz aski goiz urrundu da treinaren menetik. Herria 2005-01-06
Emozio handiegien menetik salbu ikusi nahi zuela esaten zuen aitak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.