Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

men1
1 men egin obeditu, onartu. (pertsonei)

Buruzagi guztiek, gudari adoretsuek eta David erregearen beste semeek ere men egin zioten Salomon erregeari.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,24

"Erregeri egin diot men", errepikatu omen du hiru aldiz gotorlekutik; "erregeri ez besteri". aitasainduaren benedikazioa omen ditek eta aitasainduari men egin behar zaiok beti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

Preso abertzaleek epaileari men ez egiteak aztoratzen ditu su-eten eskale horiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 12. orr.

Harekin bakarrik uzteko agindu nien kosakoei eta berehala men egin zuten haiek, esanekoak baitira oso.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 123. orr.

Militarrei men egin behar zieten: mezatara joan, desfilatu, Franco eta Espainia berriaren aintzak abestu...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Harrapatzen zuen guztia arpilatzen zuen, errausten zuen, men egiten zutenak armadan sartzen zituen, men egin nahi ez zutenak preso hartzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Ez ziok inori men egiten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

2 (gauzei)

Haatik, aurreko lege guztiei men egin eta lekukoen froga onartu dugu, aurretiazko eta idatzizko froga zantzurik badago.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Legegileek ezinbestean egin behar izan baitiote men naturak berek baino lehen ezarritakoari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.

Erlijiotik ateratako perfekziozko legeek men egiten dien gizakiaren ontasuna dute xedetzat, ez men egiten zaieneko gizartearena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

Naturaren legeei men egitea, hark gugan sorturiko desirei amore ematea da; aurka egiten diogunean bakarrik iraintzen dugu natura.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.

Tiranoaren aginduei men egiten dieten senideak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

Seme-alabak aitaren meneko dira; horrek, aldiz, ez dio besteri men egin behar izadiaren ahotsari baino, horixe baita mintzorik gozoen eta samurrena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Eta berehala ulertu nuen, berriz ere, borroka bizian ari zela oinazeari men ez egiteko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 15. orr.

Esaten zuen ezinezkoa dela beharrak asetzea plazerrari men egin gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Jatorragoa al da, zuhurragoa, komenigarriagoa, norberekeriari men egitea pasioari baino lehenago?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Arrazoi osoz egin diezu men arrazoi amoltsu eta zintzoei, berebat mezutzen didazunez zure zoriona gibelatzen dutenei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 393. orr.

Edozein dibisari egiten ei dio men Piper delakoak, bere filmak egin ahal izatearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Edan lasai ardoa, eta men egin jaidurei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Tentazioari men eginez, eskuan hartu eta amultsuki errepasatu nituen: Vivaldiren "Lau Sasoiak", [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Baina, neure senari men eginez, ez nion kasurik egin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Bere harrokeriari men eta bere txantxa inozo eta gustu txarrekoei barre egingo nien egunaren zain baldin bazegoen, egotea asko zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.

Ebidentziari men egin nahi ez zioten matxino batzuek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.

Nire logikak men egiten dio Gurpil Handiaren logikari, baina biak -nire logika eta Gurpil Handiarena, alegia-, ez dira bat eta bera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 119. orr.

3 (men izenondoekin doala)

Eta zintzotasunari egin nion men bakarra izan zen landa hartara berera itzultzea, bai bainituen han oharpen batzuk oraino egiteke. noizbehinka zure ariman irakur dezakeenak, laster egiten dio men gogobero nobleago bati, eta jaidura zein amodioa barneraturik, bertute guztien irudia jauresten du zugan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.

4 (egin ezabaturik)

- Maiestate Horri men -esan zuen Bird-ek-, zer antzeztea dagokigu?  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.

5 (izen gisa hitz elkartuetan)

Zirrara eragin zien haren ahots sakon ozenak, fede -eta men-hitzak esan zituenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.

6 men-men egin

Mussoliniren gobernua Alemaniakoari men-men egiten ari duk orain ere, eta juduon kontrako lege bat ateratzekotan duk.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

7 men egite iz

Baina men egite hori oso bakanetan baizik ez da oraino zentzumenetaraino heldu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aginduari men (3); aginduei men (11); aginduei men eginez (4); aholkuari men (4); borondateari men (3); esanei men (3); eskaerari men (4); eskaerei men (6); eskariei men (3); legeari men (3); men egin (134); men egin behar (9); men egin gabe (5); men egin nahi (3); men ez egiteagatik (3); men ez egiteko (4); nahiari men (5); nahiei men (3); nahiei men egitea (3); ohiturei men (3); osoki men (3); presioei men (7); presioei men egin (4); senari men (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus