Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

memorizatu, memoriza, memorizatzen du ad buruz ikasi, oroimenean finkatu.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen, eta aldiz, memorizatzeko, idazteko eta imajinatzeko erraztasuna banuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.

Berak begirada bakar batean memorizatzen zituen aurpegi haiek guztiak eta haien aldaki posible oro: ilea moztuta, kolorez aldatuta, bizarrarekin, mustaxarekin, betaurrekoekin edo gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Gauza horiek dituzu, beraz, lehenik memorizatuko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 224. orr.

Memorizatutako gramatikaz, irakurtzen dituzun hitzekin, esaldiak asmatzen ari zara.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus