Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
memorio 1 iz ipar memoria, oroimena.
Elkarrizketa denboran, ez zituen bakarrik ustez memorioan nonbait zokoratuak zeuzkan oroitzapenak berritu: protagonisten irudiek ere gogoa zeharkatu zioten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.
Neska beltzaran harekin iragan gau hura ere memorioan geldituko da betikoz! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.
Hirugarren atala memorioaren teknika eta estrategietaz ari zaiku, bertsularitza eraikuntza kolektibo bat delarik eta ez bakartiar bat. Herria 2005-12-15
2 oroitzapena.
Erramun-en memorioa gogoan daukagula eskaintzen ditugu gure doluminak familiari. Herria 2001-04-12
Besta giroan abiatua zen alta denen memorioan geldituko den ortzegun aratsalde hori. Herria 2004-01-15