Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
memelokeria iz ergelkeria, tentelkeria.
Memelokeriak esaten elkarri sakelako telefono ñimiño eta koloretsua zela medio. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 106. orr.
Hainbeste memelokeria entzunda kokoteraino. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 21. orr.
Memelokeriak pentsatzen hasia nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 131. orr.
Telesailetako esaldi estereotipatuak erabiltzen zituztela iruditu zitzaion Porturi, Hasiberriak-en eta entzun ohi diren memelokeria galantak alegia. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 101. orr.
Espirituen liburua irakurri dut, memelokeria pila bat izango zela uste nuen, baina ez horixe, ederra iruditu zait. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.