Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Martin, jango diagu melokotoi bat? Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 24. orr.
-Melokotoi hauek mailatuta daude. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 24. orr.
-Almibarretako melokotoiak, besteak ez -zehaztu zuen-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.
Ohi baino bi kutxa melokotoi gehiago enkargatzen zuten Tuteran. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.
Agian zuzendariaren melokotoi-aurpegiko ile barbanak izango zuen eraginik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.
Urdaiazpiko muturrak, gazta pusketak, melokotoi xerrak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.
Nik melokotoi-zukuari trago bat egin nion, ezer erantzun gabe. Beatrizek melokotoi likorea pasatu zion, eta, bitan pentsatu gabe, barrura bultzatu zuen fruituz eta alkoholez eginiko edabe miragarri hura. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.
Bi katxi kalimotxo, bat melokotoi likorrarekin! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.
Tabernaz taberna, edan eta txor-txor, txor-txor eta edan, azkenean sekulako melokotoiarekin bukatu arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 15. orr.
Egia da baita ere ehundoko melokotoia arrapatu gendula, ta ia ez ginela ezertaz konturatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 105. orr.