Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Villasúsen gorpura hurreratu eta ahots melodramatiko batez oihu egin zuen: [...]. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.
Ez dut ikusten inola ere Rollebon jauna paper melodramatiko horretan. Mangle zuhaitzez inguratutako ibai melodramatiko irrigarri batean barrena eramango gaituen untzi baten zain. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.
Diru-arazo horiek ere beren alderdi melodramatikoa izaten dute. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 71. orr.
Abscent friends du azkeneko lana, pop melodramatikoz beteriko lana. Berria - Kultura 2004-11-10
Akabera tragikoetarako joera hori maiz agertzen zen Lulurengan; amaitzeko ideia horrek erakarri egiten zuen, nonbait, modu melodramatikoan amaitzekoak bereziki. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.