Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarriegiren melodia laster bihurtu zen festaren erreferentea. Askoren artean «Rataplan» - 84. orr.
Gitarra-joleak berak aitortu zuenez, Napoliko melodia bat zen hondarreko hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.
Jai horietan garbi dago molde militarreko melodiak joko zirela. Askoren artean «Rataplan» - 42. orr.
Klimaxik gabeko melodia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
Atsekabea adierazten zuten hitzez argitzen zuen, ahulki, melodiaren kadentzia: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 313. orr.
Gogoko zuen musika, baina Mary Jane jotzen ari zen piezak ez zuen melodiarik berarentzat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 276. orr.
Jazz doinua ari da jotzen; ez dago melodiarik, notak baizik ez, ezin konta ahala bulkada txiki. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.
Soinu txikiak eskuineko aldearekin melodia jotzen du eta ezkerreko aldearekin erritmoa markatzen du. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.
Arta berezirik eskatzen ez duen tresna izatea; ikasteko eta jotzeko ere erraz samarra eta konpletoa nolabait, melodia eta laguntza batera jotzeko aukera ematen duenez. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.
Gitarra xumeki, pianoa duda-mudatan, melodia jario bigunean, bertso zehatza, ahots biluzia... ez dago beste autoritaterik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.
Gitarraren eta baxuaren arteko lehia dago egiten duten musikan, baina ahotsaren bitartez, bidea ematen diote melodiari. Berria - Kultura 2006-03-16
Harentzako egindako hitzak abestuz edo haren melodia hortz artean kantatuz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.
Eszitazioa in crescendo doan melodia dela, gero eta gehiagora. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 155. orr.
Jendea olatuen melodia bezalakoa zen: errepikakorra, batzuetan; txundigarria, bestetan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.
Bretainiar melodia tradizionalak. Berria - Kultura 2004-09-23
Belle Époque melodia gozoz jantzitako garaia izan zen. haren proposamena mainstream kutsuko pop melodia itsaskorretara mugatzen zen. Askoren artean «Rataplan» - 60. orr.
Gero, izango da denbora maisuen lanen artean [...] melodia bihotz-altxagarriak bilatzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.
Ordubeteak eta erdiak jotzerakoan, oso melodia zeremoniatsua entzunarazten zuen: mi-do-re-sol... sol-re-mi-do. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.
Mailukada eta soldagailu soinuek melodia zaratatsu bat osatzen dute. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 106. orr.
Melodia zikloak egiten ditu, beti errepikatzen da oinarri bera, kiribil baten antzera, eta hortik abiatuta berak inprobisatzen du. Berria - Kultura 2004-07-16
Resurreccion Maria Azkueren herri melodiak Mila eta bat melodia izenburuko lanean jasota daude. Berria - Kultura 2006-02-19
Aspektu sozialak eta zuzeneko loturak jendearekin xekatzen ditugu hor, musika melodiari hartze duen parada emanez. Herria 2005-10-13
Biolin baten aiene-melodia. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.
· Astrid taldearen pop melodiak Oñatin. Berria - Kultura 2004-06-12
melodia berriak (3); melodia ederrak (3)
pop melodiak (4)