Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete haietan, begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.
Kristaukeria melengaren argazki ezin doiagoa baitzen apaiz gazte hura nire iduriko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.
Adeitasun handiz jokatzen zuten denek, hala ofizialek, nola damek, nola frakez jantziriko gizonek; gogaikarri ere gertatzen ziren melengaren melengaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.
Azken finean, ez baitzuten nahi hiltzear zegoen mundu baten pastel koloreko argazkiei -baserri maitea, baxurako ontzi liraina, ezkila-dorre baketsua, legatza koxkera eran buztinezko kazolan- egokitu lekizkiekeen oin-testu melengak idaztea baino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.
Leonardo di Caprio bonboi melengaren portreta, "Titanic" filmearen pasarte batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
"Nire bihotzaren hondora" esan nezakeen, baina hain melenga ere ez nintzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.
Xeratsua izan nahi zuen ahots melenga batek. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Lau salmo oraino eta apezak boz melengaz zerua zerua saritzat abestiaren lehen notak hegaldarazi zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 164. orr.
Bagoi barruko bozgorailuetatik entzuten zen musika melengak ez zuen ezinegona larritu baino egiten. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.
Sargori dago, eta mimosaren usain melengak itolarria areagotzen dio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 110. orr.
Marraka melengaz ardiak ulertzen nauela sentiarazten dit eta auhen luze batez, pentzean hedailo erortzen da. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 123. orr.
Amerikarrei leitu diedan guzia [...] melenga eta giharrik gabea da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.
Harrigarria da, berez maitagarritik ezertxo ere ez duten animaliei diegun kariño txepel, melenga, belaxka hori. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 121. orr.
Nor zen beraien arteko aingira-maingira mihi melenga? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.