Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

melatu1, mela(tu), melatzen 1 du ad fruitu batzuez mintzatuz, eguzkitan idortu.

Piko melatua baino ximurragoa duk atso zar zeken hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

2 blaitu.

Media Lunako ate nagusiak kirrinka egin zuen irekitzean, haize kirriak melatua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 90. orr.

Isilaldi laburrak tartekatuz isurki berdexkaz melatutako atzamar meheak banan-banan zurrupatzeko-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

Kanpaia jo eta nire haziaz egongelako besaulki osoa melatzea?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

-Titiburuak ferekatzen nabil, tente-tente jartzen ari dira, nire potxotxa melatuta dago eta taupadaka hasi da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.

3 irud/hed

La Lunera izerdiak adina bustitzen zuen malenkonia antzeko batez melatuta heldu ginen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 281. orr.

Maiteminaren ekaitzetatik / melatuta atera ondoren / maitasunaren egutera epelagoetara / eramango nauten bideak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 159. orr.

Ulu bakoitzean ultimatum mehatxagarria entzuten zuen, eta eguna jaio bezain laster jaikitzen zen, kezkaz melatua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

Krisialdi existentzial izugarrian murgilduta zegoen une hartan eta ondo etorri zitzaion gure guztiz bestelako filosofiaz pixka bat melatzea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 34. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Betazalak bustita eta itsaskorrak zituen ostera, eta erpuru batekin eusten zien begi-ordeei, musuzapi melatuarekin igurzten zituelarik. Agure errukitsu baten dendatxoan kendu ditut arropa lohi eta melatuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko, eta han erori zen "Elur"en gorpu melatua arropa artetik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

Txof egin du mami-ore melatuak kopetaren erdian jotzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Trufan aritzen ziren, ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak, eta zein intonazio handitsu eta eztiz melatua erabiltzen zuen ideiarik txikiena adierazteko ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

5 mela egin blai egin.

Mela eginda gaude Portura iritsi garenerako, baina irribarrea ezpainetan.  Berria - Harian   2005-09-09

6 mela-mela egin blai-blai egin.

Mela-mela egina etxeratzen zuen, eskuak urdin, zapata barruak, bai eta sakelak ere, urez beterik zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Briviesca aldean euri-jasa izugarriak hasi zituen, eta mela-mela eginda iritsi nintzen Burgosera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Euriaren zirri-zarra etengabeak baso lehendik ere guztiz hezea nola mela-mela eginda uzten zuen begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

Sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Izerditan blai zaudete biak, pistolari indarrez eusten dion eskua ere mela-mela eginda daukazu eta momentu batez eskuz aldatu behar duzu, praka bakeroen kontra lehortzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 73. orr.

Mela-mela eginda nengoen eta baita izerditan ere, bertan egosterainokoa baitzen eskailera haietako bahituran pilatuta zegoen bero hezea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

7 mela-mela egin mozkortu.

Aise igaro zezakeen, gau osoa, mela-mela egiteraino edaten zuten zurrutero kartsuak biltzen zituen mahaiaren inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

8 mela-melatu mela-mela egin.

Ortega tenoreko literatura arrazialistaz mela-melatua dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mela mela (27); mela mela eginda (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus