Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
melanina 1 iz ugaztunen zelula batzuetan aurkitzen den pigmentu iluna.
Pixka batean eguzkitan egoteak babes-mekanismo bat jartzen du abian: lehenik melaninak (larruazalean dagoen pigmentu arre batek) epidermisera migratzen du, eta, gero, berriz, melanina gehiago ekoizten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Melanina-geruzak, hala, kono eta makiletan zehar pasatzean behar bezala xurgatu ez den argi guztia desagerrarazten du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.