Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mela1 1 izond biguna.
Hark gozatutako argizagia bezain malgua eta mela zen Salemdarren poza, baina haien bihotzak eguzki hark berak lakartu eta gogortutako buztin-zokorren antzekoak izan behar zutela otu zitzaion Norari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
2 irud/hed
Gero eta hosto gehiago zegoen zimiterioko lurrean, gero eta lore gehiago; ereinotzaren usain mela zabaldu zen airean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.
Sentiberatasun handiko pieza bati ekin zion ahots ezti mela batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.