Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanaren ikuspuntu mekanizista eta ekonomizista du oinarri eredu honek: lana, materialen kostuen antzera, beste kostu aldakor bat da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.
Sarritan langileen motibazioa, parte-hartzea, polibalentzia eta abarren atzetik benetako ikuspegi antropozentrikoaren ordez ikusmolde mekanizista itxura berritua azaldu ohi da mamian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.
Arraza eta ingurumenaren kausalitate mekanizista Volksgeist edo herri izpirituaren gainean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.
Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Datu horien gainean eraiki zen teoria mekanizista ez zen teoria zientifikoa, metazientifikoa baino. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.