Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mediterranear isurian laborantzaren mekanizazio handiak eraldaketa sakonak gauzatu ditu ingurumenean. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Mekanizazioak industri langilearen buruan tirabira sortu zuen bere lanarekiko sentimenduen eta bere aisiarekiko sentimenduen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 396. orr.
Mekanizazioak arauketa esan nahi bazuen, eta arauketa horrek langile-klase industrialari eta ondoren klase ertainari espiritua kentzen bazien, posible ote zen giza eskuek makina ahalguztiduna kalterik gabe erabiltzea? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.
Bizitzak energia aurrezteko duen bidea mekanizazioa da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.
Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina). Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.
Brasilgo General Motors eta Volkswagenerako garatutako fundizio eta mekanizazio proiektu berriak. Berria - Ekonomia 2004-04-07
Galdategia [...] mekanizazio plantaren alboan egoteak gainera, ekoizpen jarraia egitea ahalbidetuko dio. Berria - Ekonomia 2006-01-19
Kooperatiban pieza estrategikoen mekanizazio lanak egingo dituzte: konplexutasun tekniko handia, balio ekonomiko handia eta goi mailako doitasuna duten piezak mekanizatuko dituzte. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Himach-en helburua errendimendu handiko mekanizazio prozesu berrien ikerketan sakontzea izango da. Berria - Ekonomia 2006-01-25
Eraikin berriak mekanizazio zentroa, metrologiako eta eskala submikrometrikoan egiaztatzeko laborategia eta bulegoak ere izango ditu. Berria - Ekonomia 2006-01-25