Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zentroaren jarduera gustiz mekanizatua egoteaz gain, 1996tik errepografia zerbitzua eskaintzen du, informazio dena CD-Rometan edo mikrofilmetan digitalizatzeko. Berria - Harian 2006-04-01
Haren [hizkuntzaren] hazkundea geldiarazi, malgutasuna zurrundu eta erabilera mekanizatzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.
Kontu handiz hasi da hodi txiki estua eratzen, jadanik mekanizatutako antzinako erritual magiko batean bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.
Bestalde, gaur egungo politikoen lana nahiko mekanizatua dagoela uste du Aulestiak. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Ez nuen sekula mekanizatuko Schumannen piezaren azken partean jokatzen den bi eskuen arteko elkarrizketa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.
Kooperatiban pieza estrategikoen mekanizazio lanak egingo dituzte: konplexutasun tekniko handia, balio ekonomiko handia eta goi mailako doitasuna duten piezak mekanizatuko dituzte. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Industria mekanizatuak ezarritako arauketaren eta arautua izatearen aurkako giza erresistentzia setatiaren arteko borroka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.
Teknologia mekanizatuak bazter utzia zuen orain gizarte- eta ekonomi testuinguru hura, non famili ugalkortasunaren gurtzak zentzu ekonomiko eta soziala izan baitzuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.
Pentsa genezake gizadiaren hurrengo arazoa gizarte mekanizatuaren bizitzan aisiaren papera izango litzatekeela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 396. orr.