Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero atearen mekanismo elektrikoaren durundioa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.
Mekanismoa koipeztatzeko eskatu beharko zion Alberti. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.
Erlojua eta antzeko mekanismo konplexuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.
Asaldatzen zenean, mekanismo baten indar eta zehaztasunarekin hasten zen lanean, prentsa hidrauliko baten antza hartzen zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.
Jauregia, korda emandako mekanismo bat bailitzan, berpizten hasia zen azken orduetan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.
Mailadian gora abiatu zen, mekanismo ikusezin batek haren mugimenduak bideratuko balitu bezala. Metal klaskada bortitz batek adierazi zigun metrailetaren mekanismo hilgarria prest zegoela berriro. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.
Beroa kontrolatzeko mekanismoa oso ondo diseinaturik dago gizakietan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.
Mekanismo optiko horrek, bi irudi bateraraziz, objektuaren distantzia adierazten du eskala batean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Sudurrak askoz mekanismo hobea du ura lurrunarazi eta airera bidaltzeko, eta, hala, gorputzetik beroa galtzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.
Karbono-dioxidoa biriketan pilatu ahala, mekanismo automatiko bat abiarazten baita, arnasarik ez hartzeko nahi kontzientea baino indartsuagoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.
Estatu Batuetan, lantegi nuklear bat lehertzeko zorian gelditu zela, segurtasun mekanismo guztiek huts egin ondoren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 107. orr.
Konplikatua da gatzatze-mekanismoa, baina irtenbide eraginkor bat ematen dio arazo zail bati. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.
Pixka batean eguzkitan egoteak babes-mekanismo bat jartzen du abian: lehenik melaninak [...] epidermisera migratzen du, eta, gero, berriz, melanina gehiago ekoizten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Gorputzeko atal bat mugitzea erabakitzearen ahalegin kontzienteak egonkortze-mekanismo landu bat jartzen du abian. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Orobat eskaintzen du odolak kontrol-mekanismo bikain bat gorputzaren tenperatura egonkor mantentzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.
Giltzurrunak, bada, ez dira iragazki edo kontzentrazio-mekanismo huts bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Arbuiatze-mekanismo hori ez da hutsezina (bestela, ez genuke eritasun infekziosorik izango). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.
Ideologia banakoaren identitate eraketan funtzionatzen duen mekanismo bat da. Berria - Kultura 2004-06-09
Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.
Freuden iritzian, "ezaguna berraurkitzea" eta "ezagutzen ez dena ezagutzen denarekin lotzea" dira, oro har, plazerra lortzeko mekanismo nagusietako batzuk. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Ironia autodefentsarako mekanismo bat da, errealitatearengandik distantzia markatzeko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.
Tesi liberalen kontra, merkatuaren mekanismo autoerregulatzaileak huts egiten duenean, estatuaren esku-hartzea beharrezkotzat jotzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.
Maitemintzen al dira oraindik gazteak, ala, mekanismo hori dagoeneko obsoleto bihurtu ote da, alferreko, atzeratua, lurrunezko lokomozioaren moduan? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
Beldur dio gaizki ulertuen mekanismoa aktibatu izanari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.
Zein mekanismo-klase aktibatzen dira pertsonaia historiko bat pertsonaia mitiko bihurtzen denean, zer gertatu zen Garibai ez zerurako ez infernurako gera zedin? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.
Zein defentsa mekanismo jarriko ditu martxan nartzisismo zaurituak iraganari aurpegi ez emateko, ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzeko, agian ETArekin identifikaturik aurrerantzean ere jarraitzeko? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.
Imitazioa dago eraldatze mekanismo askoren oinarrian. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 198. orr.
Bere idatzietan azpimarragarria da merkatuaren balizko erregulazio mekanismo autonomoari egiten dion kritika. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.
Kreditu mekanismo hauen bidez merkatu ekonomien minbizia sortu da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.
Konkurrentzia-mekanismoaren aplikazio sistematikoegi batetik babesteko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.
babes mekanismo (6); defentsa mekanismo (3); lortzeko mekanismo (3); mekanismo bat ezartzea (3); mekanismo konplikatu (3); mekanismo landu (3); segurtasun mekanismo (3)
hizkuntza mekanismoa (4); hizkuntzaren mekanismoa (5); mekanismoa martxan (4); zelulen mekanismoa (3)
aire etorri mekanismoak (3); garapen garbirako mekanismoak (3); kontrol mekanismoak (6); mekanismoak abian (3); mekanismoak martxan (5); mekanismoak sortu (3)