Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geometriak irudiak aztertzen ditu; aritmetikak, zenbakiak; trigonometriak, angeluak; mekanikak, berriz, irudien mugimendua eta oreka. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
Tresna materialen ikerketari geometriako oinarri matematiko pila bat aplikatuz, mekanikaren artea sortu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.
Matematikariek mekanika esaten diotena jakintza teoriko bat dela, eta ez eskulana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Hamazazpigarren mendean, Galileo eta Newtonen mekanikak edozein arazo konpon zezakeela zirudienean, boladan zegoen palankaz, sokaz, txirrikaz eta hauspoz egindako antolamendutzat hartzea gorputza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.
Fisiologia, fluido eta materialen mekanika edo biologia ikertzen dutenak izango dira, besteak beste, grabitate ezaz balitu ahal izango direnak. Berria - Gaiak 2004-07-08
Ezin dira alde batera utzi fisikaren eta mekanikaren legeak, eta horixe kritikatu zion hain zuzen Vernek Poeri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Zein da, adibidez, partikulen mekanika klasikoaren eta erlatibitatearen arteko erlazioa? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.
Mekanika kuantikoaren ikuspegi zabal baten arabera, aldiz, ez da hain sinplea: katuaren egoera bizitzaren eta heriotzaren arteko zerbait da. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Mekanika orokorrak aurkakotasun honen baldintza enpirikoa a priori erregela baten bidez adieraz dezake, noranzkoen kontrajartzea aintzat hartzen duen heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.
Joseph Louis Lagrange (1749-1827), matematikari frantsesa, mekanika teorikoan eta analitikoan aitzinamendu handiak ekarri zituena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.
Kamioiaren ondotik igarotzean, ez nintzen makurtu besteetan bezala, aita zer lanetan ari zen begiratzeko, izugarri gustukoa bainuen mekanika. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.
Batxilergoa amaitzear dagoen gazteak mekanika ikasi nahian dabilenez. Berria - Euskal Herria 2004-03-28
Izan ere, «aurreiritzitan oinarritutako aitzakia asko» dagoela uste du mekanikako irakasle horrek. Berria - Euskal Herria 2004-03-28
Mekanikari elektronika gailendua zitzaiola. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.
F3.000 Nippon autoak mekanika berria izango du denboraldi honetan. Berria - Kirola 2006-04-29
V10 motorrak oso mekanika orekatuak dira. Berria - Kirola 2006-03-09
Karreran Gibernauk hirugarren itzulian utzi zuen karrera, mekanika arazo bategatik. Berria - Kirola 2006-03-28
Mekanika eta elektronika arazoak izan zituen, eta hori erabakigarria izan zen neurri batean elektronikak gidatzen duen motoan. Berria - Kirola 2004-04-17
Hamalau urte bete nituelarik, mekanika-tailer batean hartu ninduten aprendiz, goizetan; arratsaldetan, berriz, ikasten jarraitu nuen, betiere neure kontura, eta etxean, auzoko eskola amaitua nuen eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.
Horrekin batera mekanika ezagutzak ere eskatzen dituzte orain: argien funtzionamendua, gurpilen aldaketa eta bertze. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Begoñarentzat (57 urte) urrats bakoitza mekanika ariketa zail bat da malda pikoan beheiti. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 63. orr.
Mekanika modulu bat egiten ari naiz, Hernanin. Berria - Kirola 2006-01-27
Kairoko Unibertsitateko mekanika irakaslea da Betuali. Berria - Mundua 2006-02-04
Biek argazkiak atera zizkioten Clemensi, Armadaren Mekanika Eskolan (ESMA) agente aritu zen garaian. Berria - Mundua 2004-04-22
Asteko lan mekanikak aldaketarik ez izatea funtsezkoa da, baina kontu gehiago ere badaude; gol gehiago egiten hasi gara, gutxiago jasotzen... boladak ere badira. Berria - Kirola 2004-02-05
Helburu tekniko orokorrak finkatuak dira bio-energetika, bio-mekanika, oharmena eta harreman mailen gainean. Herria 2005-01-20
Penduluaren mekanika bakarrik: tak-tok, tak-tok. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.
Zer mekanikaren bitartez eratzen den oilo-arrautza batetik oilasko bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
"Garapenaren mekanika" esaten zitzaiona, hots, arrautza bat den bezain gutxi antolaturiko egitura bati animalia batena den bezain antolaera konplexu bilakatzea ahalbidetzen dioten indarrak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
Blogen mekanika bestelakoa dela azaldu du Zabalak: «Orriak dinamikoak dira, programa zerbitzarian dagoelako eta erabiltzaileak egiten duen bakarra, atzeko ate batetik sartuz, eta hor dituen formularioak betetzea da, maketatzen burua hausten ibili gabe». Berria - Harian 2005-11-27
Egoera batzuetan bertsolariak ezin du jokatu arauaren arabera, ariketaren mekanikak horretarako betarik ematen ez diolako. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.
Mekanika-lan handia egin beharra dago plazaratu aurretik eta plazaratu ondorengo lehen urteetan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.
Testua sortzeko mekanika. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 16. orr.
Berarengandik kanpoko mekanika baten ondorioa zen eta da, mekanika horren funtzionamenduaz ideia lauso bat baizik ez duela, eta mekanika horretan parte hartzen badu, parte hartzen du zoriz erabiltzen dituen palanka eta botoien bidez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.
Terroristek ordainaren mekanika martxan emana zuten, eta ez ziren gelditzekotan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.
Ni naizen tokian 80 josteko mekanika, barnearen erdian animaleko mahai bat, zernahi soineko gainean, horietatik puskak kendu eta petatxutan josteko beste jauntzi batzuetan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.
Hek [laborariek] ere badituzte tresnak eta mekanikak lan gogor hori egiteko eztitasun poxi batekin. Herria 2001-05-24
Hots, ahal zen bezala, ez baitzen orduan oraingo lur berdintzeko mekanikarik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.
Zilatzeko mekanika moderno batekin zilo egiten ari izan dira altxorra non zegoen miatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.
Untzi horretan, kapitain eta mekanika langile greziarrekin badira 18 langile Filipindarrak. Herria 2003-01-28
mekanika horretan (3); mekanika kuantikoa (18); mekanika kuantikoak (3); mekanika kuantikoan (4); mekanika kuantikoaren (6)