Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.
Sumin ikaragarri batez gogortua aurpegia, mehatxuka ari zen Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.
Korrika abiatu da turistengana, besotzarrekin mehatxuka. Pako Aristi «Note book», 2005 - 113. orr.
Sarjentua fusilaz mehatxuka ari zaio orain Charlieri, baioneta-muturra haren sudurraren hazbete gutxira duela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.
Fusilak jaso zituzten, leihoetan ageri zirenei mehatxuka, eta ostikoka jarraitu zuten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.
Esku batez paparretik heldu, eta beste ukabila erakutsi zion, mehatxuka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Gero, eskua mehatxuka luzatu zuen igarotzen ari ziren zaldizkoen troparantz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 383. orr.
Zuregatik gaizki esaka eta nire kontra mehatxuka. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 204. orr.
Soldaduak duda-mudatan egon ziren hasieran, baina Erregek, bere senetik aterata, agindua oihuka eta mehatxuka berretsi zuenean, urkatu egin zituzten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 183. orr.
Oraingoan Auritzetik Zumalakarregi mehatxuka, erranez kalonjeak bahituko zituela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.
Anatoteko jendea niri bizia kendu nahian dabil, Jaunaren izenean hitz egiten jarraitzen badut, beren eskuz hilko nautela mehatxuka. Elizen arteko biblia Jr 11,21
mehatxuka ari (22); mehatxuka ari da (4); mehatxuka ari zen (3); mehatxuka aritu (3); mehatxuka hasi (10); oihuka eta mehatxuka (3)