Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildakoak ez ziren gehiago nire inguruan ibiliko, mamu mehatxarien moduan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 62. orr.
Munduaren gainera zabaldu zen, erraldoi, eta haiengana esku mehatxaria luzatu zuen, ikaragarria, baina ahula. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.
Bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera, eta, hara, gradurik gradu, eskuinetarantz makurtzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Zaldiek uko egiten zioten harri mehatxariaren ondotik pasatzeari. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.
Laino artean bilduriko amildegi mehatxariak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.
Harrapaturik gaudek -harresi mehatxariari begiratu zion etsita. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.
Kanpaiak jo eta jo segitzen zuen bere mezu mehatxaria. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Areto zabaletan barrena eramaten zuten, non den-dena bere lekuan zegoen, eta berak ordena horri kezkagarri eta mehatxari irizten zion. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.
Guardia bere postuan zegoen, geldi-geldirik, bere bibote tente mehatxariarekin. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.
Haren ondoan, eserlekuan atzerantz bermatuta, eskuak poltsikoetan, mehatxari-itxuraz, beltzez jantzitako mutila dago, haren mutil-laguna. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 43. orr.
Batzuetan, ordea, nonbait, burmuineko zokorik ilunenean, errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.
Cristina andreak zutitu eta makila luze bati heldu zion, mehatxari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 71. orr.
Peppone mehatxari jarri zen On Camilloren aurrean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.
Jaka erantzi, alkandora-besoak jaso eta mehatxari hasi zen hurbiltzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.
Batzuetan olatuak, mehatxari, aurrera egiten zuen, harroturik; beste batzuetan, apaldu eta baretu ondoren, ertzak aparrez betetzen zituen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.
Alde guztietan ikusten da, mehatxari eta gris, itsaso hori, piztia amorratuak bailiran bitsa dariela dauden uharriz betea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.
Kantoiaz bestaldetik norbait azalduko zaiola pentsatzen du, eskularru beltzak, zoro baten begirada iluna, berarengana hurbilduko da poliki-poliki, mehatxari, ukabilak estu berari lepotik heltzeko irrikaz, erasorako prest, hautatu duen biktima atzematera, gau hartako hildako zerrendari beste bat eransteko. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.