Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra Tavio txikia gizon mehatxagarri, errespetatu eta larderiatsu bihurturik: gaizkile-talde baten buruzagi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.
Telefonoa han dago, geldirik, beltza, beti bezala, baina jada ez zen animalia mehatxagarria, jada ez zen eztenez eta arantzez korazaturiko intsektua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Porta de Ferrotik ateratzen dira arrapaladan, dorre mehatxagarriari sua emateko asmoz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.
Erorialdian norbaitek enbarazu egiten dienen begirada mehatxagarri eta lauso samarra zuen Albertek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 498. orr.
Ahots elkor eta mehatxagarria. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 109. orr.
Dei mehatxagarri batzuk egin eta kito, denak kaka praketan edukiko nituzke, eskatzen zaien guztia emateko prest. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 49. orr.
Etsaiari zaunka mehatxagarriak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.
Inork ezin zuen haren presentzia mehatxagarria, inkisitoriala, harroputza eta lotsagabea jasan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.
Denbora guztian daukat arrisku mehatxagarri baten sentipen erasangarri hori, zoritxarren bat ote datorren edo heriotza hurbil ote den irudipen hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.
Berriemaile objektibo batek esango zuen heldu berrien buruan ez zebilela inongo asmo mehatxagarririk. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.
-Nor da gatibu hori? -galdetu du emirrak ahots lasai bezain mehatxagarriz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.
Poliziaburuen Elkartearen neurriak pertsona ustez «mehatxagarriei» tiro egitea baimentzen die poliziei. Berria - Mundua 2006-03-09
Farol bat hartu eta, kakoa modu mehatxagarrian altxatuz, esan zuen: [...]. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 188. orr.
Goiko plataforma hiri aldera luzeagotzen zen, mehatxagarri. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.
Zakurrak bere burua mehatxagarri azaldu nahi duenean, ez du zaunkarik egiten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.