Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon mehatsa zen; sudurra aski krakoa zuen eta kokotsa luzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.
Badu taldeak bere "leadera": mutil mehats, handi, irri-eginarazlea, begitartea beti serios haatik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.
Zintzur zolatik arkuma mehatx eta ahul bat ateratzen zaio. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Zuhaitz mehats biluziak dauzkat bidelagun gisa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.
Zerua zilarrezko oihal mehatx eta arin bat, zilarrezko zeta, gain hartan hedatua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Aipatzen eta esplikatzen duen edertasunak desaragitzen bezala dio gizonari aurpegia, bere begitarte mehats mistikoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.