Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pesciatik aurrera, mehartu egiten da errepidea, eta aldapatsu bihurtzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.
Paraje hartan, Angara mehartu egiten zen eta haren ibilgu zabala erdira murrizten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.
Ero moduan aulkia biratzen ahalegindu nintzen, baina korridorea mehartu egin zela zirudien, horma haietako harlandu zaharrak puztu egin balira bezala, ni harrizko besarkada itogarri batean zanpatuz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 82. orr.
Mendien eta Morgairen arteko sakonunea igo ahala astiro-astiro mehartuz joan zen, eta barruko ertza Ephel Dúathen alde harritsuetako erlaitza besterik ez zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.
Kolomaren goiko aldea, sumoskapoa, laurden bat mehartuko da beheko aldearekiko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.
Bularrak nola hanpatzen edo gerria nola mehartzen zaien. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.
Atearen argizko marra mehartu egin zen ama irtetean, ezari-ezarian mehartu zen hari baten modukoa izan arte. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.
Ahotsa mehartu eta eten egingo zitzaiola ematen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 197. orr.
Zeren bizidunen izaerak, jana kenduta, mehartu eta gorputza galtzen duenez, halaxe behar du denak disolbatu, zerbaitegatik bide okerretik jo duen materiak elikatzeari uzten badio. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 89. orr.
Manuel Sarasa Gonzalez, izengoitiz "Kalpar-latz", izengoitiz "Sagarroi", izengoitiz "Manolo Potzolo", nahiz eta orain aski mehartua izan, zubiaren erdian zen, gizon batekin solasean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.
Tarteka, zilindrotxoa eredu-zulotik pasatzen ote zen egiaztatzen genuen: pasatzen ez bazen, karrakatzen segitzen genuen; pasatzen bazen, berriz, enbortxo mehartua hautsi, eta kontu handiz gordetzen genuen pilan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.