Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azalpen erraza zuen, bestalde, gertatu zenak: izotz puskak Angarako meharguneren batean metatu eta jelazko hesia eratuko zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 442. orr.
Barazki pilak metatzen ziren, elkarren jarrai-jarraian datozen olatuen irudira, eta ibai berde hura galtzadaren meharguneetan aurrera isurtzen ari zela zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Hodei mendiak, gogortuak eta txingorrez nahastuak, haizeak gogor jotzean, meharguneetan apurtzen baitira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.
Josu R ikusmiratuz zihoan, eguzkiaren aztarnek zer-nolako mutazioa eragiten zuten, kalearen soseguan urraturiko meharguneetan barrena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 9. orr.